Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (V)
Gizonezko kideek bezainbeste aisialdi-denbora ez edukitzea… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (V)
Zaintza-erantzukizunak aurrara eramaten dutenak emakumeak dira batez ere, aisialdia mugatuz eta gizonen aisialdi-denbora bera gozatzea eragozten dieten desberdintasunak indartuz. Zeregin horiek, zainketakoak, emakumeen denboraren kopuru esanguratsua betetzen dute, euren aisialdiaz gozatzeko ordu erabilgarriak murriztuz.
Bien bitartean, gizonek askatasun handiagoa izaten dute aisialdiaz gozatzeko, eta horrek rol-banaketa zeharo desberdina indartzen du.
Ordaindu gabeko eta aitortu gabeko lan-karga horrek emakumeek atsedena hartzeko, sozializatzeko, pertsonalki garatzeko edo beren ongizaterako lagungarri diren aisialdiko jardueretan parte hartzeko dituzten aukerak mugatzen ditu.Horrela, aisialdi ekitatiboaren falta ez da soilik desberdintasun matxisten isla, indarkeria sinboliko eta estrukturalaren forma ere bada, emakumeen mendekotasuna betikotzen duena, ukatu egiten baitie beren denboraz erabat gozatzeko aukera, betebehar gehigarririk ezarri gabe.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera