SETEM HEGO HAIZEA

Aldaketa posibleak sustatzen ditugu ikuspegi feminista batetik, ekoizpen eta kontsumo-eredu jasanagarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko.

 

MUNDUA ERALDATU NAHI DUGUN PERTSONAK GARA

Hauen bidez egiten dugu:

SENTSIBILIZAZIOA ETA SALAKETA

Errealitatea ezagutzea da hori aldatzeko lehenengo urratsa. Bizi garen sistema globalizatuaren bidegabekeriak agerian jartzen eta salatzen ditugu, eta mundu bidezkoagoa eraikitzen duten hautabideak sustatzen.

HEZIKETA ETA MOBILIZAZIOA

Heziketaren alde egiten dugu herritarrak kritikoak eta ahaldunduak izan daitezen, ekintzara jotzeko tresnen bidez. Halaber, gizartea eraldatzea sustatzen duten sareetan parte hartzen dugu.

ELKARTASUNA ETA HARTU-EMANA

Garapenarekin loturiko problematikei aurre egiten diegu Latinoamerikako erakundeekin batera, harremanen eta garapenerako lankidetza-proiektuen bidez eta elkartasun-eremuetan hartu-emanak sustatuz.

Aktualitatea

Agenda: ikastaroak, mintzaldiak, mobilizazioa

Parte hartu!

abril 2024

Mugi zaitez eta mundua eraldatuko dugu

BOLUNTARIOTZA EGIN

Bat egin gure taldearekin gure proiektu solidarioan aktiboki parte hartzeko eta partekatu zuzenean gure eguneroko lan egiteko moduak, motibazioak eta balioak.

EGIN ZAITEZ ELKARTEKIDE

Lagun iezaguzu, egin zaitez elkartekide Zure laguntzak gure menpekotasunik eza areagotzen du eta gure oinarri soziala handitzen eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko urrunago iristen laguntzen digu.

INPLIKA ZAITEZ GURE KANPAINETAN

Ezagutu partaide gaituzten kanpainak! Arropa Garbia, Banka Armatua edo Bidezko Merkataritza, besteak beste. Kanpaina horiek ezagutzera eta horietan aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

PRESTA ZAITEZ BALIO FAKTORIAN

SETEM Hego Haizeak prestakuntza-eskaintza ugaria du: ikastaroak, tailerrak edo topaketa irekiak antolatu ohi ditu, besteak beste, kontsumoaren gaineko hainbat gairi buruz. Lehenengo urratsa ekintzara jotzeko!

PARTE HARTU ELKARTASUN-AUZOLANDEGIETAN

Hilabete beteko edo biko esperientzia Latinoamerikako herrialde batean, SETEM elkarlanean ari den bertako erakundeen lana ezagutzeko.

 

SAREAN LAN EGITEN DUGU

Gizartea eraldatzeko bidea hobea da partekatu egiten bada. Hainbat erakunderekin elkar adituta lan egiten dugu, elkarrekin urrunago iristeko.

Gure kanpainak

Bidezko merkataritza eta elikagai-burujabetza, finantza etikoak, jantzigintza sektore deslokalizatuan lan-eskubideak errespetatzea edo kontsumoan emakumeen kontrako indarkeria errotik kentzea dira gure kanpaina batzuen gaiak. Ezagutu eta parte hartu!

Arropa Garbia Kanpaina

Salatu egiten dugu munduko jantzigintza sektoreko langileen eskubideak sistemaz urratzen direla, eta enpresa eta erakundeei presioa egiten diegu langileen egoera hobetzeko.

Bidezko Merkataritza eta elikadura-burujabetza

Ekoizpen-sistema agroekologikoetan eta konfiantza eta hurbiltasun harremanetan oinarritutako elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduaren alde agertzen gara. Halaber, bidezko merkataritza sustatzen dugu hautabide alternatibo gisa.

Finantza Etikoak

Salatu egiten ditugu armamentu-industria eta finantza-sektorearen arteko loturak, eta balio feministetatik banka etikoaren hautabideak eratzen parte hartzen dugu.

Indarkeria kontsumitzen dugu?

Ohiko kontsumoak dakartzan indarkeria matxistak ikertu eta salatzen ditugu. Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo alternatiben bila. Fabricando Mujeres dokumentalean bildu ditugu.

Gure jarduerak unean-unean ezagutu nahi al dituzu?

Harpidetu gure aldizkari elektronikoan eta jarrai gaitzazu sare sozialetan –Facebook, Twitter, Instagram, YouTube edo Ivoox– egiten dugunaren berri jakin dezazun.

Balio Faktoria
Formazio eraldatzaileak

#nosfabrican
Salatu eta proposatu hautabideak.