Bidezko Merkataritza

Bidezko Merkataritza eta elikadura-burujabetza: gizabanakook gure kontsumoaren bidez mundua eraldatzeko boterea dugu

Gure eguneroko erosketa-erabakiek zuzenean konektatzen gaituzte kontsumitzen ari garena ekoitzi duten pertsonekin. Bidezko merkataritzako produktuak eta modu ekologikoan ekoitzitako gertutasuneko elikagaiak hautatuz, aukerak sortzen dituzten eta garapen jasangarria duten istorio positiboen alde jotzen dugu.

Gure kontsumo- eta ekoizpen-ohiturek gizartea alda dezakete. Ideia horretan oinarrituz, irizpide etiko, sozial eta kulturalak eta ingurumenarekin lotutakoak kontuan hartzen dituzten kontsumo- eta ekoizpen-eredu zuzen eta erantzuleen alde egiten dugu apustu.

Mural sobre comercio justo.

ZER DA BIDEZKO MERKATARITZA?

Bidezko merkataritzaren mugimendua elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako merkataritza-ituna da, nazioarteko merkataritzan ekitate handiagoa bilatzen duena. Garapen jasangarriari laguntzen dio merkataritza-baldintza hobeak eskainiz eta ekoizle eta langile marjinatuen eskubideak bermatuz, bereziki, herrialde txiroetan.

Bidezko Merkataritza justizia eskatzeko sortu zen. Beraz, ez da sortu Hegoaldeko lurralde batzuetan dituzten txirotasun- eta miseria-arazoak konpontzeko laguntzak eskatzeko. Herrialde aberatsenek txiroenei aplikatzen dizkieten merkataritza-ohitura protekzionisten aurrean, beste arau eta helburu batzuk dituen merkataritza-aukera bat proposatzen dugu. Aldaketen aurrean alde guztientzat bidezkoa den merkataritza bat bilatzen dugu. Ezagutu Bidezko Merkataritzaren hamar irizpideak:

Bidezko Merkataritzaren hamar irizpideak

Ezagutu 3 minututan Bidezko Merkataritza zer den eta zergatik behar dugun

Estatuko Bidezko Merkataritzaren Koordinakundeak eginiko bideoa

ELIKADURA BURUJABETZA

SETEMek Elikadura Burujabetzaren kontzeptuarekin lotutako Bidezko Merkataritza proposatzen du. Gure ustez, tokiko ekoizpen iraunkorrari esker, herriek beren nekazaritza- eta abeltzaintza-politikak definitzeko eskubidea dute, baita elikagaien eta lurraren arloetakoak ere. Horrela lortzen da haientzat ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak izatea.

Horrek, gainera, elikatzeko eskubidea eta elikagaiak ekoizteko eskubidea barne hartzen ditu; beren burua eta beren gizarteak mantentzeko gaitasuna izatea, alegia.

Halaber, kontsumitzaileek kontsumitzen duten elikagaiaren ezaugarriak (hau da, nola, noiz eta non ekoitzi den) ezagutzeko erantzukizuna kontuan hartzen du.

Horregatik, gure ustez, Bidezko Merkataritzaren irizpideak eta Tokiko Ekoizpen Iraunkorrarekin lotutakoak bateragarriak dira. Hori posible izateko, ezinbestekoa da iraunkortasunez eta bidezkoak eta berdintasunezkoak diren ekoizpen- eta merkataritza-harremanen bidez lortzen diren tokiko eta sasoiko produktuen kontsumoa lehenestea.

Puesto informativo sobre consumo responsable de alimentos.
Nola bultzatzen dugu Euskadin Bidezko Merkataritza eta elikadura-burujabetza?
  • Bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna sustatzeko prestakuntzak eta jarduerak bultzatzen ditugu, bereziki, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunean.
  • Tokiko erakundeei eragiten diegu politika koherenteak izan ditzaten bidezko merkataritzaren balioekin.
  • Nazioarteko lankidetza-proiektuak garatzen ditugu nekazaritza ekologikoaren eta bidezko merkataritzaren inguruan.
  • Bidezko merkataritzako informaziogune eta saltoki bat dugu Vitoria-Gasteizen.
¿Te gustaría participar? ¡Hay varias maneras!
  • Egin bat gure boluntariotzarekin.
  • Parte hartu Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren jardueretan. Maiatzaren bigarren larunbatean ospatzen da.
  • Egin bat zure inguruko kontsumo-taldeekin eta kontsumitu tokiko eta sasoiko elikagaiak.
  • Hurreratu bidezko merkataritzaren saltokietara eta ezagutu beren produktuak.
  • Lagundu iezaguzu ekarpen ekonomikoarekin.
¡Entre todas las personas, todo!

Inscríbete en nuestro boletín y empieza a vivir con una solidaridad activa.

X