Mugi zaitez eta mundua eraldatuko dugu

Indarkeria kontsumitzen dugu?

Indarkeria kontsumitzen dugu? SETEM Hego Haizeak galdera hori egin du 2016tik, ekoizpen- eta kontsumo-eredu arrunten eta indarkeria matxisten artean loturarik ote dagoen egiaztatzeko.

Aurkitu dugun erantzuna da indarkeria horiek existitzen direla kontsumoan, eta, natural bihurtu direnez, gizartearen zati handienak ez dituela ikusten. Are gehiago oraindik, jende askok bereganatu ditu eta normaltzat jotzen ditu. «Indarkeria kontsumitzen dugu?» izeneko ikerkuntzaren bidez egiaztatu genuen, zeinak gaur egun bi fase dituen. Hori guztia eta material gehiago fabricandomujeres.org webgunean dago eskura.

Lehen argitalpenean esparru teoriko bat eraiki zen, eta indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremana aztertu zen hainbat arlotan: etxeko produktuak, estetikakoak, elikadura eta hiri-mugikortasuna.

Azterlan honen hedapenean, ikertutako kontsumo-esparruak mugikorrak eta horien aplikazioak, fikziozko serieak eta energia izan ziren.

SETEMen uste dugunez, kontsumoa benetan eraldatzailea izan dadin, pertsonen arteko benetako berdintasunari lagundu behar dio. Bide horri ekin genion parte hartzeko ikerkuntza baten bidez, gure inguruan aztertu ez zen eremu baten inguruan, eta ordutik salaketak egin eta kontsumo-alternatibak proposatu ditugu, detektatutako indarkeria matxistak berriz sortzen ez dituztenak.

Fabricando Mujeres

Ikerkuntzen emaitzak modu errazean eta atseginean hedatzera emateko, Fabricando Mujeres dokumentala egin genuen. Fikziozko lan horren protagonista Maite da (Itziar Aizpuruk antzeztua) eta bi mundu irudikatzen ditu. Alde batetik, Fabrika: kontsumo kapitalista eta indarkeria matxista eskutik doaz mundu horretan eta haren arauei jarraitu behar dieten emakumeak eraikitzen ditu. Bestetik, Maiteren lantegia, non eredu alternatiboak sortzen diren.

Proiektu horretan hainbat laguntzaile izan ditu Maitek, eta bi filmez eta fabricandomujeres.org parte hartzeko plataformaz osatzen da. Horren bidez, kontsumoan antzeman dituzun indarkeriazko egoerak salatu edo alternatiba eraldatzaileak ezagutu ahal dituzu. Bazatoz Fabrikari su ematera?

Fabricando Mujeres dokumentala

Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanarekin gertatu zen bezala, dokumentalak ere hedapen bat dauka: Fabricando Mujeres 2.0.

Tailerrak eta sormenak

Beste bide batzuetatik jarraitzen dugu, halaber, kontsumo kapitalistaren eta indarkeria matxisten arteko harremanaren kausetan eta ondorioetan sakontzen. Orain arte esparru hauei eman diegu arreta: etxeko produktuak, estetika, elikadura, hiriko mugikortasuna, fikziozko serieak, telefonia mugikorra edo haren aplikazioak eta energia.

Ikerkuntzetan agertutako informazioarekin aurkezpenak, lantegiak edo sormenak egin ditugu, oso mota ezberdinetakoak, horren inguruan sentsibilizatzeko. Hainbat euskal kolektiborekin batera, muralak, film laburrak, akta grafikoak, abestiak, txantxak, gida didaktikoak edo humorezko bakarrizketak sortu ditugu.

Ezagutu Belén Nevado, Silvia Albert Sopale eta Elsa Ruizekin batera egin genuen ‘Humor feminista para tu consumo’ jardunaldiko bakarrizketak.

Enlazando Miradas – Hamaika Begirada Kongresua

Nagusiki, indarkeriei aurre egiteko alternatibak eratzeko antolatu zuen SETEMek kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministei buruzko kongresua. Enlazando Miradas – Hamaika Begirada kongresua izan zen, orain arte bi edizio izan dituena, non jatorri ezberdineko pertsonak bildu diren.

Lehena Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian izan zen 2017an. Hiru ardatz nagusi izan zituen:

  • Bidezko merkataritza, elikadura-subiranotasuna eta sexu- zein genero-aniztasunak
  • Antolakuntza-prozesu ez heteropatriarkalak
  • Ekonomia Sozial eta Solidarioan estali gabeko espazioak ikuspegi feminista gehitzeko

Saioak, laburpenak eta materialak eskuratu ahal dira HEMEN.

Kongresuaren lehenengo edizioaren partaide batzuk.

Bigarrena 2020an izan zen, eta, COVID-19 birusak sortutako osasun-egoera zela medio, linean egin behar izan genuen. Saio guztiak, laburpenak eta material gehiago eskuratu ahal dira https://hamaikabegirada-enlazandomiradas.org weban, bigarren edizioaren jarraipena errazteko sortu genuenean. Orduko horretan hiru ardatz landu ziren:

  • Krisiaren alternatibak sekzioartekotasunetik
  • Erakunde bizigarriak eta bideragarriak
  • Indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko lantegiak
  • Pribilegioak mahai gainean
Sakondu nahi duzu? Zenbait modutan egin dezakezu:
  • Salatu Twitteren, #nosfabrican traol-hitzaren bidez, publizitatean edo kontsumoan antzematen dituzun indarkeria matxistak.
  • Bidali Maiteren Lantegira ezagutzen dituzun kontsumo arduratsuko ekimenak.
  • Hartu parte SETEMen boluntariotzan.
  • Eman izena Balio Faktorian gai horren inguruan antolatzen ditugun jardueretan. Begiratu HEMEN programa.
  • Egin ekarpen ekonomikoa SETEMek kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko lotura ikertzen eta salatzen jarrai dezan.
¡Entre todas las personas, todo!

Inscríbete en nuestro boletín y empieza a vivir con una solidaridad activa.

X