SETEM Hego Haizea
Aldaketa posibleak sustatzen ditugu ikuspegi feminista batetik, ekoizpen eta kontsumo-eredu jasanagarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko.

MUNDUA ERALDATU NAHI DUGUN PERTSONAK GARA

Hauen bidez egiten dugu:
SENTSIBILIZAZIOA ETA SALAKETA
Errealitatea ezagutzea da hori aldatzeko lehenengo urratsa. Bizi garen sistema globalizatuaren bidegabekeriak agerian jartzen eta salatzen ditugu, eta mundu bidezkoagoa eraikitzen duten hautabideak sustatzen.
HEZIKETA ETA MOBILIZAZIOA
Heziketaren alde egiten dugu herritarrak kritikoak eta ahaldunduak izan daitezen, ekintzara jotzeko tresnen bidez. Halaber, gizartea eraldatzea sustatzen duten sareetan parte hartzen dugu.
ELKARTASUNA ETA HARTU-EMANA
Garapenarekin loturiko problematikei aurre egiten diegu Latinoamerikako erakundeekin batera, harremanen eta garapenerako lankidetza-proiektuen bidez eta elkartasun-eremuetan hartu-emanak sustatuz.
Aktualitatea

Mexikoko antzinako kulturaren azken ahotsak
Uztailaren 6an, Gasteizen izan zen Marla Gutiérrez, K’inal Antsetik erakunde mexikarraren kidea. Erakunde horrekin batera, nazioarteko lankidetzako proiektuak egin eta sareak partekatzen ditu SETEMek. Harekin

SETEM Hego Haizearen 2021 urtea bildu dugu bideo honetan
Joan den ekainaren 20an SETEM Hego Haizearen Ohiko Batzar Nagusia modu presentzial eta birtualean ospatu genuen. Topaketa horretan 2021eko kontuak eta jardueren txostena onartu genituen,

Elkartasun Auzolandegiak Guatemalan eta El Salvadorren abian daude
Hamar euskal herritarrek Elkartasun Auzolandegietara bidaiatuko dute SETEMen eskutik. Xede-herri desberdinak izango dira: Santiago de Sacatepéquez (Guatemala), Suchitoto, San Sebastián eta Alegría (El Salvador). Han,

Mexikoko emakume indigenen Jakintzak dokuforumean K’inal Antsetik gure elkarte-kidearen bisitan
Uztailaren 6an, asteazkena, Gasteizko gure egoitzara hurbiltzera gonbidatzen zaitugu. Marla Gutierrez K’inal Antsetik gure elkarte-kideko partaideak egingo digun bisita aprobetxatuz, Txiapas, Guerrero eta Oaxaka estatuetako
Agenda: ikastaroak, mintzaldiak, mobilizazioa…
Parte hartu!
abuztua, 2022
Ekintzarik ez
Mugi zaitez eta mundua eraldatuko dugu
Gure kanpainak
Bidezko merkataritza eta elikagai-burujabetza, finantza etikoak, jantzigintza sektore deslokalizatuan lan-eskubideak errespetatzea edo kontsumoan emakumeen kontrako indarkeria errotik kentzea dira gure kanpaina batzuen gaiak. Ezagutu eta parte hartu!
Arropa Garbia Kanpaina
Salatu egiten dugu munduko jantzigintza sektoreko langileen eskubideak sistemaz urratzen direla, eta enpresa eta erakundeei presioa egiten diegu langileen egoera hobetzeko.
Bidezko Merkataritza
eta
elikadura-burujabetza
Ekoizpen-sistema agroekologikoetan eta konfiantza eta hurbiltasun harremanetan oinarritutako elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduaren alde agertzen gara. Halaber, bidezko merkataritza sustatzen dugu gure ingurunean finkatutako baina behar dituzten klima-baldintzengatik urrun ekoiztu behar diren produktuen merkataritzako hautabide gisa.
Finantza Etikoak
Salatu egiten ditugu armamentu-industria eta finantza-sektorearen arteko loturak, eta balio feministetatik banka etikoaren hautabideak eratzen parte hartzen dugu.
Indarkeria
kontsumitzen dugu?
Ohiko kontsumoak dakartzan indarkeria matxistak ikertu eta salatzen ditugu. Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo alternatiben bila. Fabricando Mujeres dokumentalean bildu ditugu.
Gure jarduerak unean-unean ezagutu nahi al dituzu?
Harpidetu gure aldizkari elektronikoan eta jarrai gaitzazu sare sozialetan –Facebook, Twitter, Instagram, YouTube edo Ivoox– egiten dugunaren berri jakin dezazun.