Genero ikuspegia Bidezko Merkataritzan: «Ahaldunduak. Betaurreko moreak gure erakundeetan»

04/Urria/2024 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

Joan den ostiralean, urriaren 4an, gure kide Ainhoa Bilbao Arkotxak SETEM Hego Haizearen izenean parte hartu zuen Bidezko Merkataritzaren eta Finantza Etikoen Nazioarteko Jardunaldien lehen edizioan, Itziar Marquinez (Medicusmundi Araba) eta María Ferrerrekin (Kidenda eta Bizkaiko Bidezko Merkataritza Sarea) batera.

«Ahaldunduak. Betaurreko moreak gure erakundeetan» izenburupean, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian egindako jardunaldiaren laugarren mahai-ingurua izan zen, eta, besteak beste, Bidezko Merkataritzan genero ikuspegia txertatzeko erronkari heldu zion.

Jardunaldien bideoa osorik ikusgai duzue Oikocredit Euskadiren YouTubeko kanalean (gure parte-hartzea 05:24:39 minututik 06:31:13 minutura):