Bazkidetu edo donazio bat egin
Elkartuz gero, gure lanaren eta jardueren berri izango duzu egunero. Eta horretan guztian parte hartu ahalko duzu. Elkartearen bizitzan parte hartu, erabakiak hartu eta biltzarretan botoa emateko aukera izango duzu.
Gainera, zenbait abantaila izango dituzu, adibidez, Balioen Faktorian antolatzen ditugun ikastaroak, lantegiak eta bestelako prestakuntzak dohainik egiteko.
Parte hartu nahi duzu aldaketan? Mugi zaitez eta mundua aldatuko dugu!
Kide bihurtzeko guztiz ziur ez bazaude edo boluntario gisa parte hartzeko nahikoa denbora librerik ez baduzu, ekarpen ekonomikoa egin ahal duzu gure jardunari laguntzeko. Dohaintza bat egiten baduzu, SETEM Hego Haizeak aukera izango du jokoaren bidegabeko arauak salatzen eta alternatibak bultzatzen jarraitzeko.
Eskerrik asko zure laguntzagatik eta konfiantzagatik!