Kanpainak
SETEMen ahalegintzen gara injustiziak ikusarazteko eta benetako alternatibak sustatzeko, mundu berdinagoa eraikitzeko. Sentsibilizazio-, ikerkuntza- eta salaketa-kanpainen bitartez egiten dugu.
Gure kanpainek lotura dute kontsumoarekin zein ekoizpenarekin. Eredu kontzienteagoak eta arduratsuagoak suspertzen dituzte, irizpide etikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak aintzat hartzen dituztenak.
Kanpainak egiten ditugu ehunkien industriaren aurka, langileak esplotatzen dituztela salatzeko, finantza-sektorearen eta haren inbertsio eztabaidagarrien aurka (armamentua, zalantzan jarri diren ingurumen-proiektuak), indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko lotura agerian utzi dugu…
Injustizia horien berri ematen dugu eta indarrez jotzen dugu hedatzearen alde eta indarrean dagoen sistema ekonomikoaren benetako alternatibak sortzearen alde, mundu bidezkoagoa eraiki ahal dugula sinesten duzuen pertsona guztien laguntzarekin.
Ezagutu zehatzago abian ditugun kanpainak eta hartu parte!
Gure kanpainak
Arropa Garbia Kanpaina
Mundu osoan ehunkien sektoreko langileen eskubideak sistematikoki urratzen dituztela salatzen dugu eta presioa egiten diegu enpresei zein instituzioei.
Bidezko Merkataritza eta elikadura-burujabetza
Ekoizpen-sistema agroekologikoetan eta konfiantza eta hurbiltasun harremanetan oinarritutako elikagaien ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduaren alde agertzen gara. Halaber, bidezko merkataritza sustatzen dugu merkataritzako hautabide gisa.
Finantza Etikoak
Salatu egiten ditugu armamentu-industria eta finantza-sektorearen arteko loturak, eta balio feministetatik banka etikoaren hautabideak eratzen parte hartzen dugu.
Indarkeria kontsumitzen dugu?
Ohiko kontsumoak dakartzan indarkeria matxistak ikertu eta salatzen ditugu. Indarkeria matxistarik gabeko kontsumo alternatiben bila. Fabricando Mujeres dokumentalean bildu ditugu.