Finantza Etikoak

SETEMen Finantza etikoetan sinesten dugu, horiekin ekonomia ulertzeko beste modu bat aurkitzen dugulako. Modu horretan, pertsonak finantza-jardueraren erdigunean jartzen dira, eta gure diruak mundu justuago bat eraikitzen laguntzen du.

Finantza Etikoaen xedea finantza-sistematik garapen iraunkorrean laguntzea da justizia sozialaren eta gure baliabide naturalen babesaren aldeko ekimenak babestuz, esaterako, Bidezko Merkataritza, laneratzea, nekazaritza ekologikoa…

Finantza Etikoak “txanponaren beste aurpegia” dira eta inbertitzeko beste modu bat planteatzen dute onura hirukoitza lortzeko: soziala, ingurumenarekikoa eta ekonomikoa, alegia. Zure diruak gizarte bidezkoago eta berdintsuago bat sortzeko duen potentzialaz ohartzea lortu nahi dugu. Gure aurrezteko moduak zein jarduera finantzatzen dugun baldintza dezake eta, ondorioz, nolako gizartea eraiki nahi dugun ere bai.

«Zure diruarekin» gure dokumentala, Mobiolak-ek ekoiztuta

Finantzetako eraldaketa-bide hori egin behar da genero-desberdintasunei helduta, nahitaez. Izan ere, bankuen jarduerak, gizartea eta politika konfiguratzeko botere handia duenez, matxismoaren eta berdintasun heterosexualaren kode nagusietan oinarritutako sistema indartzen du, «Finantzak eta genero-desberdinkeriak» ikerketan egiaztatu genuenez.

Hala, zenbait ekimenetan parte hartzeaz gain, hala nola FIAREn, SETEM Hego Haizeak finantza etikoak sustatzen ditu Euskadin, prestakuntzen, erakusketen eta dokumentalen bidez, adibidez, «Zure diruarekin», edo Banka Armatua Kanpainan parte hartuz ere bai.

BANKA ARMATUA KANPAINA

Gerraren negozioa ez zen posible izango bankaren babesik gabe. Izan ere, lau armatik hiru ez litzateke egongo bankuen finantzaketarik gabe. #BankaArmatuariEZ kanpainaren bitartez, armagintzaren industriaren eta finantza-sektorearen arteko loturak salatzen ditu SETEMek.

Banka armatuari buruzko jardunaldiak Donostian

Banka Armatua Kanpainak lotura horiek ikertu eta salatu ditu, txostenak eta dibulgaziozko materiala argitaratuz edo Espainiako banka armatuaren entitate nagusietako akziodunen batzarretan parte hartuz. SETEM Hego Haizeak egoera horretaz herritarrak kontzientziatzeko lan egiten du, non banka etikoak alternatiba osatzen duen.

Banka Armatua Kanpainaren barruan, prestakuntzak, hitzaldiak, erakusketak, ikerkuntzak edo dokumentalak egin ditugu Euskadin. Gehiago ezagutu ahal duzu «Banka armatua armagabetuz» erreportajea ikusiz edo kanpainaren weban sartuz.

Banka armatua armagabetuz

Lagundu nahi diozu Banka Armatua Kanpainari? Zenbait modutan egin dezakezu:
  • Hartu parte SETEM Hego Haizearen boluntariotzan eta egin zaitez aktibista.
  • Banku handietako baten akzioduna baldin bazara (BBVA, Santander, Sabadell, Caixabank, Bankia), laga iezazkiguzu zure akzioak akziodunen batzarretara joan gaitezen eta armetan eginiko inbertsioak salatu ditzagun.
  • Lagundu kanpainari diru-ekarpena eginez.
  • Jarraitu @SETEMHegoHaizea sare sozialetan eguneratuta egoteko.

ERAGOZPEN FISKALA

Finantzen alorrean, SETEMek gastu militarretara bideratutako diru publikoaren partida erraldoak salatzen du. Gastu militarrarei eragozpen fiskalaren aldeko kanpainaren bidez egiten dugu hori.

Zer da eragozpen fiskala?

Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, bankuen erreskateekin edo Abiadura Handiko Trenaren moduko makro-azpiegiturekin, beste askoren artean) kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.

Eragozpen fiskala desobedientzia zibilaren ekintza bat da, ekintza ezbiolento bat hain zuzen ere, eta honetan datza: gure zergen kopuru bat herri-ekimenetara zuzentzea; hain zuzen ere, alternatiba eraldatzaile eta solidarioak sortzeko lan egiten duten herri-ekimenetara.

Eragozpen fiskalaren ekintza Bilbon

Nola egingo dut errenta-aitorpena, eragozpen fiskala barne?

Aurten ere hainbat elkartek Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurre-hitzordua eskatuta, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Baina, hori baino lehenago, ADI EGON! Adierazitako epea baino aurretik atzera bota apirilaren hasieran eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu. Nola?

  • Bizkaian: atzera bota zure errenta-aitorpena, itzultzeko bada (Bizkaian, 901 503 000 zenbakira deituz).
  • Araban eta Gipuzkoan: jasotako aitorpenak ez onartzeko ez da ezer egin behar, aldundiek eskura jartzen dituzten euskarrien bidez (Internet, telefonoa edota aurre-hitzordua).

Eta, ondoren, eskatu zure hitzordua eragozpen fiskalaren bulegoetan:

  • Bilbo: Bakearen etxea: Fika kalea, 4 lonja – 609 469 599 – eragozpenfiskala@gmail.com
  • Donostia: SETEM: Iruresoro Plaza, 2, 4 – 943359592 – eragozpenfiskala.gipuzkoa@gmail.com
  • Gasteiz: 945 21 48 88 (deitu 15:30etatik 18:30ak arte) araba@esk.eus

Gehiago jakin nahi baduzu, sartu Eragozpen Fiskalaren kanpainaren webgunean:

Kanpainaren lana hobeto ezagutzeko sartu bere webgunean