Aliantzak

SETEM Hego Haizeak sarean lan egiten du. Erakunde aliatuekin batera dihardugu, horiek eta guk printzipio, balio eta helburu berberak baititugu, horizontaltasunetik elkarrekin eraikitzeko eta eragiteko.

Gure zereginak ez du zentzurik herritarrek parte hartzen ez badute eta mundu bidezkoago eta solidarioagoaren alde lan egiten duten beste erakunde eta sare batzuekin modu koordinatuan lan egiten ez badugu.

SETEM Hego Haizea SETEM Federazioaren partaide da. Hori Espainiako estatuko hainbat autonomia-erkidegotako sei erakundek osatzen dute. Federazioaren bitartez, Arropa Garbia kanpainan eta Banka Armatuan parte hartzen dugu.

Aliantzen bidez elkarrekin lan egitea ezinbestekoa da gizartea eraldatzeko. Bide hori ibiltzeko, lankidetzako erakundeekin, erakunde feministekin edo ekonomia sozial eta solidarioko erakundeekin elkartzen gara.

SETEM Hego Haizea erakunde hauen partaide da:

Red ZarenSare - EnRedando

Red ZarenSare - EnRedando

Udalerri etikoen sarea, garapen dekrezentista, barneratzaile, orekatu eta feminista bateranzko kontsumo eraldatzailearen eredua izateko. Euskadiko eta Latinoamerikako erakundeek osatzen dute.

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Euskadiko 79 GGKEk osatzen dute. Nazioarteko lankidetzan eta heziketan lan egiten dute gizartea eraldatzeko. Lankidetzan jarduteko, gogoeta egiteko, elkarrizketan aritzeko eta lan egiteko sortu da koordinakundea, kide dituen erakundeek modu koordinatuan jardun dezaten eta haien esku-hartzeak koherenteak eta egokiak izan daitezen. SETEMek Koordinakundearen lurralde-batzarretan parte hartzen du, baita lantalde batzuetan ere, esaterako, genero-lantaldean.

Zentzuz

Zentzuz

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Gasteizko Sarea. Giza eskubideen eta lan-eskubideen errespetua du xede, ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta merkaturatzeari dagokienez eta sistema ekonomiko globalizatuak Hegoaldeko herrialdeetan eta Lurraren jasangarritasunean dituen gizarte- eta ingurumen-eraginei dagokienez.

REAS Euskadi

REAS Euskadi

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Euskadiko Sareko partaide gara eta talde hauetan parte hartzen dugu: Merkatu Soziala, EcoSolFem eta horren batzordea. Sare horrek, ikuspegi feminista batekin, bizia erdian jartzen duen eredu sozial eta ekonomikoaren alde egiten duten euskal erakundeak biltzen ditu.

Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundea

Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundea

Bidezko Merkataritza sustatzen duten Espainiako estatuko GKEak, dendak eta enpresak biltzen dituen plataforma. Koordinakundearen batzarretan parte hartzen dugu SETEM Federazioaren bidez, eta Euskadin bidezko merkataritzako tokiko partzuergoekin batera proposatutako jarduerak egiten ditugu.

Halaber, partaidetza sozialeko foro hauetako partaide gara, eta beste erakunde batzuekin batera ekimenak gauzatzen ditugu:

Gasteizko Lankidetza Elkargunea

Bilboko Lankidetza Kontseilua

Donostiako Lankidetza Kontseilua

Lankidetzako Euskal Kontseilua

Bidezko Merkataritzaren Bilboko Partzuergoa

Bidezko Merkataritzaren Donostiako Partzuergoa

Emakumeen Mundu Martxa

Eusko Label Armak gerrarako

Berriztu

X