Nor gara

Ikuspegi feminista batetik aldaketa posibleak sustatzen dituen erakundea da SETEM Hego Haizea, ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasangarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuak lortzea xede duena.

 

Eraldaketak sustatzen ditugu, gizabanakoen eta taldeen giza eskubideak pertsonen, herrien eta kulturen arteko harremanetan nagusi izango diren mundua eraikitzeko. Horretarako, ikerketaz, salaketaz, hautabideen egituraketaz, heziketaz, herritarren mobilizazioaz eta nazioarteko lankidetzaz baliatzen gara.

Errealitatea eraldatzeko lan egiten dugu, beste erakunde batzuekin elkarlanean, ekoizpen eta kontsumo arduratsuen eremuetatik. Gure aliatuekin batera, maila sozial eta politikoan dihardugu, hauek bultzatzeko helburuz:

– Bidezko merkataritza eta elikadura-burujabetza.

– Finantza etikoak.

– Jantzigintza sektore deslokalizatuan lan-eskubideak errespetatzea

– Kontsumoan emakumeen kontrako indarkeria errotik kentzea.

– Nahitasun feminista edo genero-ezbaitadatzea duten erakundeak eta sexu-dibertsitateak sustatzen dituzten taldeak indartzea.

– Kontsumoaren bidez dibertsitate funtzionalak sustatzen dituzten estrategiak.

Nondik gatozen

 

SETEM Hego Haizea boluntariotza-erakundea da. 1991n eratu zen (2002an onura publikotzat jo zen) eta, beste bost elkarterekin batera –zeinek bere entitate juridikoa du– SETEM Federazioko partaide da. SETEMeko elkarte guztiek jarduteko autonomia dute koordinazio-asmo berarekin.

Euskadin, Espainiako estatuko beste lurralde batzuetan bezala, Eskolapioek bultzatuta sortu zen SETEM, hasieratik era askotako sentsibilitateak, baita ez konfesionalak ere, parte hartu bazuten ere. Denboraren poderioz, SETEM elkarte burujabe bilakatu zen, hots, erabakiak inolako loturarik gabe (estatutuetakoa, konfesionala, organikoa edo tazitua) hartu eta jarduketa-planak abiarazten ditu.

Hasieratik, sentsibilizazio- eta heziketa-estrategiak nabarmentzen ditugu; Euskadin garatu ohi ditugu, baina, halaber, Latinoamerikako erakundeekin nazioarteko lankidetzako proiektuetan ari gara elkarlanean, eta ildo horrek bildu ditu baliabide ekonomiko gehien. Horretarako, Euskadiko GGKEn Koordinakundearen Jokabide Kodea sinatu dugu.

Pixkanaka, bidezko merkataritzaren alde egiteagatik edo ekoizpen-, banaketa- eta kontsumo-eredu arduratsuagoak lortu nahi dituzten kanpainengatik ezagutzen da gure GKEa. Arropa Garbia kanpaina edo Finantza Etikoaren aldeko lana aintzat hartu dira bereziki.

SETEM Hego Haizea boluntarioek, bazkideek eta talde teknikoak osatzen dute. Pertsona horiek egindako lana eta horien kezkak eta munduaren eta horren desberdintasunen ikuspegi berbera zirela eta, 2016an feministatzat jo zen elkartea.

SETEM Hego Haizea gaur

 

SETEM Hego Haizea EAEko hiru lurraldeetan sendotu da, eta, hortaz, Gasteizen, Bilbon eta Donostian ditu egoitzak. Sare eta itun askoren bidez, sistema sozial, politiko eta ekonomiko baztertzaileak berekin dakartzan desberdintasunak eta bidegabekeriak salatzen ditugu.

Era berean, aldaketa handiak posible egiten dituzten keinu txikiak finkatu nahi ditugu gure inguruan. Kontsumoaren ahalmen eraldatzailean sinesten dugu, gure ingurune hurbileneko pertsonen balioak eta jokabideak aldatuz.