Erakundea

Denbora, lana eta ardura eskuzabalki eskaintzen dituzten dozenaka pertsonaren borondatezko konpromisoan oinarritzen du bere jarduera SETEM Hego Haizeak. Bazkide edo boluntario bakoitzak gaitasun osoa du elkartearen martxan parte hartzeko, bai erabakiak hartzeari dagokionez, bai jarduerak egiteari dagokionez.

Erabakitzeko organo gorena bazkideen Batzar Nagusia da, eta hori elkarteari era boluntarioan nahiz kuota ekonomiko egonkor eta aldizkakoaren bidez laguntzen diotenek osatzen dute.

Batzarraren antolaera-eredua ez patriarkala da, horizontaltasunez eta partaidetzaz jarduten du. Horretarako, SETEM Hego Haizeak prozesuen arabera dihardu.

Gaur egun, SETEM Hego Haizea 126 bazkidek osatzen dugu, eta horien artean 50 inguru boluntarioak dira.

Zuzendaritza Batzordea batzar bidez aukeratzen da, bazkideek osatzen dute, eta Batzar Nagusiaren ordezkari jarduten du. Ezagutu Zuzendaritza Batzordea.

SETEM Hego Haizeak, oinarri soziala ez ezik, talde teknikoa ere badu bere egitekoari ekiteko.

SETEM Hego Haizeako pertsona guztiek Batzarrean onartutako ildoen eta agirien arabera gauzatzen dute erakundearen jarduera.