Elkartasun auzolandegiak
Elkartasun auzolandegien ekimenak 21 urtetik gorako pertsonei Latinoamerikako herrialde batera bidaiatu eta garapenerako proiektu bat ezagutzeko aukera ematen die, SETEMekin lankidetzan diharduen erakunde batekin elkarlanean.
Taldeko prestakuntza-, kontzientziazio- eta trebakuntza-prozesu bat igaro ostean, uztailean edota abuztuan (hilabete bat edo bi) sentsibilizazio-esperientzia bat bizitzeko aukera ematen dugu.
Esperientzia hau bizitze aldera, prestakuntza prozesu hau bidaia bera bezain garrantzitsua dela jotzen dugu. Hori dela eta, boluntario talde oso bat prozesua kontuz eta arretaz zaintzeaz arduratzen da.
Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; trukaketaz, bizikidetzaz eta lankidetzaz ikastea… eta (nork bere burua) eraldatzea baizik.
Gure Auzolandegi guztiak SETEMekin epe ertain-luzera harremanetan dauden toki-erakundeekin lan eginez egiten dira Mexikon (Chiapasen), Guatemalan, El Salvadorren, Ekuadorren eta Kolonbian. 1992an hasi ginen ekimen honekin.
Esperientzia honetan parte hartzeko zenbait baldintza daude, hala nola Balio Faktoriaren prestakuntzetan parte hartzea.

"Inolako zalantzarik gabe, gozatu ditudan esperientziarik ederrenetako bat izan da. Nire kideak familia bilakatu dira"
Patricia Burgo, elkartasun auzolandegietan parte hartzaileaCEO
"Behin, norbaitek zorakeriak egiteko eskubidea dugula irakatsi zidan. Amets egiteko eskubidea. Utopiaren eskutik helduta ibiltzeko eskubidea. Eta horri esker ikasi nuen badugula aldatzeko eskubidea"
Eduardo GaleanoMiembro de citas
Elkartasun auzolandegiak
Erdialdeko Amerika
Ezagutu El Salvadorko eta Guatemalako erakundeak, zeinekin batera elkartasun-auzolandegiak egin daitezkeen.
Mexiko
Chiapaseko San Cristóbal de las Casas hirian dago Kìnal Antsetik, komunitate indigenekin lan egiten duena.
Ekuador
Maquita Fundazioa eta FEPP erakundeekin batera antolatzen ditu elkartasun-auzolandegiak SETEMek lau munduen herrialdeko hainbat lurraldetan.
Kolonbia
Medellin hirian eta bertoko landagunean udaro bi erakundek elkartasun-auzolandegietako parte-hartzaileak jasotzen dituzte.