Erdialdeko Amerika

ERDIALDEKO AMERIKA – Guatemala eta El Salvador

El Salvadorren antolatu zituen lehenen elkartasun-auzolandegiak SETEM Hego Haizeak, hain zuzen ere, 1992an. Harrezkeroztik, Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdek eta elkarte kidek jarraitu dute partaide izaten hainbat urtez.

Gaur egun, hiru erakundek parte hartzen dute elkartasun-auzolandegietan: REDES eta Concertación de Mujeres de Suchitoto El Salvadorren eta AFEDES Guatemalan.