Inplikatu

SETEM Hego Haizeak gure sistemaren bidegabekeriak desegiteko lan egin dezake, aurrerapauso bat eman eta gure elkartearekin bat egiten duten pertsona guztiei esker.

 

Elkarteari denbora ematen dioten boluntarioengatik, euskarri ekonomikoa ematen digutenengatik eta gure ekintzak hedatzen dituztenengatik ez balitz, ezingo genituzke salatu ehunki-fabriken esklabotza, banka armatuaren inbertsioak eta kontsumoaren baitan dauden indarkeria matxistak.

Tartean sartzen diren pertsona guztiak gabe SETEMek ezingo luke alternatibarik bultzatu Euskadin, hala nola bidezko merkataritza, finantza etikoak, elikadura-subiranotasuna edo Ekonomia Sozial eta Solidarioa.

Aldaketak ez dira bakarrik iritsiko. Eta ez dira banaka lortuko. Uste dugunez, benetako aldaketak errazagoak dira erdiesten era kolektiboan borrokatuz. SETEM Hego Haizeak pertsonak behar ditu eta besoak irekitzen dizkio ekintzak egiteko prest dauden pertsona guztiei, bereziki, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Zure egoerara hoberen egokitzen den moduan parte hartzeko aukera ematen dizugu. Zure zain gaude!

SETEMen parte hartu eta errealitatea eraldatzeko hainbat aukera daude.

Mugi zaitez eta mundua aldatuko dugu!

Nola parte har dezaket?

Egin bat gure boluntariotzarekin

Boluntariotza-erakunde bat gara eta ateak irekita dauzkagu pertsona guztientzat. Egin bat gurekin eta egin lan SETEM osatzen dugun pertsonekin batera, modu kolektiboan. Horrela zuzenean partekatuko dituzu gure lana betetzeko motibazioak, zirrarak, etika eta lan-moduak. Hainbat aukera daude. Kide egitea ez da beharrezkoa.

 

Bazkidetu

Lagundu iezaguzu SETEMen kide eginez eta hartu parte gure elkartearen bizitzan. Horrela, egonkortasun eta autonomia finantzarioa emango diguzu. Gure egunerokotasunaren berri izango duzu, eta antolatzen diren kanpaina, ekimen eta jarduera ezberdinetan parte hartzeko aukera ere bai.

Egin dohaintza bat

Kide bihurtzeko guztiz ziur ez bazaude edo boluntario gisa parte hartzeko nahikoa denbora librerik ez baduzu, ekarpen ekonomikoa egin ahal duzu gure jardunari laguntzeko. Zure laguntza ezinbestekoa da guretzat!

 

Lagundu gure kanpainei

Egin bat SETEMen lanarekin banka armatuak armetan egiten dituen inbertsioak salatzeko, ehunkien industriako esklabotza-baldintzak desegiteko edo bidezko merkataritza sustatzeko. Eman begiratu bat gure kanpainei eta bihur zaitez aktibista.

Prestakuntzak Balio Faktorian

Prestakuntza da ekintzara igarotzeko lehen urratsa. Eman begiratu bat irailetik ekainera bitartean Balioen Faktoriaren ikastaro bakoitzean proposatzen dugun programari. Hilabete bakoitzean ikastaroak, lantegiak, jardunaldiak eta abar eskaintzen ditugu Euskadiko toki ezberdinetan, kontsumoarekin lotutako gai baten inguruan.