Indarkeria kontsumitzen dugu? SETEM Hego Haizea 2016tik ari da galdera hori mahai gainean jartzen, ohiko ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta indarkeria matxisten artean loturarik ote dagoen egiaztatzeko.
Hainbat ikerketatan aurkitu dugun erantzuna da kontsumoan indarkeria horiek existitzen direla, eta naturalizatu egin direla, gure jendartearen gehiengoarentzat ikusezin bihurtzeraino. Are gehiago, barneratuta daude eta normaltzat hartzen dira.
Gaur egun hiru fase dituen Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketaren bidez egiaztatu dugu. Horrez gain, bi gida didaktikoak eta material gehiago sortu da horren inguruan, eta hori guztia www.fabricandomujeres.org webgunean dago eskuragarri.
Lehen argitalpenean esparru teoriko bat eraiki zen, eta indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremana aztertu zen hainbat arlotan: estetika, etxeko produktuak, elikadura eta hiriko mugikortasuna.
INDARKERIA KONTSUMITZEN DUGU?
FASE I (2016)

Indarkeria matxisten eta kontsumoen inguruan ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa. Lehen fasea.
- Etxeko produktuak
- Estetika
- Elikadura
- Hiriko mugikortasuna
Azterlan honen hedapenean, ikertutako kontsumo-esparruak mugikorrak eta horien aplikazioak, fikziozko serieak eta energia izan ziren.
INDARKERIA KONTSUMITZEN DUGU?
FASE II (2017)

Indarkeria matxisten eta kontsumoen inguruan ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa. Bigarren fasea.
- Mugikorrak eta aplikazioak
- Fikziozko serieak
- Energia
2024ko irailean, SETEM Hego Haizeak ikerketaren hirugarren fasea aurkeztu zuen, oraingoan indarkeria matxistek EAEko aisialdi-kontsumoan duten eragina aztertuz.
INDARKERIA KONTSUMITZEN DUGU?
III. FASEA

Indarkeria matxistei eta kontsumoei buruz ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa. Nola eragiten dute indarkeria matxistek gure aisialdi-kontsumoan?
- Eskerrak ematea
- Sarrera
- Lan-prozesua eta metodologia
- Marko teorikoa
- Ikerketaren emaitzak
- 4 helburu
- 8 hipotesi
- Proposamenak
- Ondorioak
- Bibliografia
LABURPENA

Ikerketaren gako eta ideia nagusiak, 30 orrialdetan laburtuta:
- Aurrekariak
- Lan-prozesua eta metodologia
- Marko teorikoa
- Ikerketaren emaitzak
- 4 helburu
- 8 hipotesi
- Proposamenak
- Ondorioak
- Bibliografia
Kontsumoa benetan eraldatzailea izan dadin, pertsonen arteko benetako berdintasunari lagundu behar diola deritzogu SETEMen. Bide horri ekin genion Ekintza Parte-hartzaileko Ikerkuntza (IAP) feministaren bidez, gure inguruan ordura arte aztertu gabe zegoen eremu bat aztertuz. Orduz geroztik, salaketak egiteaz gain, identifikatutako indarkeria matxistak birsortzen ez dituzten kontsumo-alternatibak proposatu ditugu.
Fabricando Mujeres
Ikerketen emaitzak modu erraz eta atseginean zabaltzeko, Fabricando Mujeres dokumentala egin genuen. Fikziozko lan horren protagonista Maite da (Itziar Aizpuruk antzeztua) eta bi mundu irudikatzen ditu. Alde batetik, Fabrika: kontsumo kapitalista eta indarkeria matxista eskutik doaz mundu horretan eta haren arauei jarraitu behar dieten emakumeak eraikitzen ditu. Bestetik, Maiteren Lantegia, non eredu alternatiboak sortzen diren.
Proiektu horretan hainbat laguntzaile izan ditu Maitek, eta bi filmez eta www.fabricandomujeres.org plataforma parte-hartzaileaz osatuta dago. Horren bidez, kontsumoan antzeman dituzun indarkeriazko egoerak salatu edo alternatiba eraldatzaileak ezagutu ahal dituzu. Bazatoz Fabrikari su ematera?
Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren kasuan bezala, dokumentalak ere bigarren fase bat du: Fabricando Mujeres 2.0.
Tailerrak eta sormenak
Halaber, beste bide batzuetatik jarraitzen dugu kontsumo kapitalistaren eta indarkeria matxisten arteko harremanaren kausetan eta ondorioetan sakontzen. Orain arte, esparru hauei eskaini diegu arreta: etxeko produktuak, estetika, elikadura, hiriko mugikortasuna, fikziozko serieak, telefonia mugikorra eta haren aplikazioak, eta energia.
Ikerketetan agertutako informazioarekin askotariko aurkezpenak, lantegiak edo sormen-lanak egin ditugu, horren inguruan sentsibilizatzeko. Euskal Herriko hainbat kolektiborekin batera, horma-irudiak, film laburrak, akta grafikoak, abestiak, txantxak, gida didaktikoak edo umorezko bakarrizketak sortu ditugu.
Gainera, 2024an, erakusketa interaktibo, igarogarri eta ibiltari bat inauguratu dugu. Altekio kooperatibarekin batera garatu dugu, eta hamarkada honetan sortutako ezagutza guztia modu atsegin eta didaktikoan biltzen du, bai hiru ikerketei dagokienez, bai Fabricando Mujeres unibertsoaren bidez. Hori guztia indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzeko helburuarekin.
DOSSIER OROKORRA
INDARKERIA KONTSUMITZEN DUGU?

«Indarkeria kontsumitzen dugu?» proiektuaren eta «Fabricando Mujeres» unibertsoaren inguruko baliabide eta zerbitzuen dossier orokorra
- SETEM Hego Haizea
- Indarkeria kontsumitzen dugu?
- Esparru sozial eta politikoa
- Ikerketaren I. fasea
- Ikerketaren II. fasea
- Ikerketaren III. fasea
- Fabricando Mujeres: transmedia proiektua
- Dokumentalak
- Docuweb parte-hartzailea
- Erakusketa igarogarria
- Bizipen tailerrak
- Beste baliabide didaktiko batzuk
- Kontaktua
ERAKUSKETAREN DOSSIERRA
FABRICANDO MUJERES

Ikerketetan eta «Fabricando Mujeres» dokuwebean oinarritutako «Fabricando Mujeres: indarkeria kontsumitzen dugu?» erakusketa igarogarri eta ibiltariaren aurkezpena
- Testuingurua
- Erakusketa
- Fabrika
- Auzokideen Patioa
- Maiteren Lantegia
- Tailer didaktiko gehigarriak
- Bisita gidatua
- Dokuforuma
- Tailerra: indarkeria matxistak eta kontsumoa
- Aldaketa-ibilbidea emakumeen fabrikaren aurrean
- Fitxa teknikoa
- Kontaktua
Enlazando Miradas – Hamaika Begirada Kongresua
Nagusiki, indarkeriei aurre egiteko alternatibak eratzeko antolatu zuen SETEMek kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren proposamen feministei buruzko kongresua. Enlazando Miradas – Hamaika Begirada Kongresuak bi edizio izan ditu orain arte, eta jatorri ugariko pertsonak bildu dira.
Lehena Gasteizko Goiuri Jauregian izan zen 2017an, eta hiru ardatz nagusi izan zituen:
- Bidezko merkataritza, elikadura-subiranotasuna eta sexu-genero aniztasunak.
- Antolakuntza-prozesu ez heteropatriarkalak.
- Ekonomia Sozial eta Solidarioan estali gabeko espazioak ikuspegi feminista gehitzeko.
Saioak, laburpenak eta materialak HEMEN dituzu eskuragarri.

Bigarrena 2020an izan zen, eta, COVID-19ak sortutako osasun-egoera zela medio, online egin behar izan genuen. Saio guztiak, laburpenak eta material gehiago eskuragarri daude jarraipen berezia egiteko sortu genuen www.hamaikabegirada-enlazandomiradas.org webgunean. Edizio horretan hiru ardatz landu ziren:
- Krisiaren alternatibak intersekzionalitatetik.
- Erakunde bizigarri eta bideragarriak.
- Indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko lantegiak.
- Pribilegioak mahai gainean.
Sakondu nahi duzu? Zenbait modutan egin dezakezu:
- X sare sozialean, #NosFabrican traolaren bidez, salatu publizitatean edo kontsumoan antzematen dituzun indarkeria matxistak.
- Bidali Maiteren Lantegira ezagutzen dituzun kontsumo arduratsuko ekimenak.
- Parte hartu SETEMen boluntariotzan.
- Eman izena Balio Faktorian gai horren inguruan antolatzen ditugun jardueretan. Begiratu HEMEN programa.
- Egin ekarpen ekonomikoa SETEMek kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko lotura ikertzen eta salatzen jarrai dezan.