Prestakuntza

Balio Faktoria

 

Balio Faktoria Balio Faktoria SETEM Hego Haizearen egitasmoa da prestakuntza eraldatzaileen arloan. Eztabaidaketa, hausnarketa eta prestakuntzarako gune bat da hori, beti kontsumo arduratsua ardatz hartuta.

Gure kontsumoaren bidez gizartea eralda dezakegu, baina horretarako ezinbestekoa da geure burua prestatzea. Esparru bat aukeratuko dugu hilabetero: Finantza Etikoak, Bidezko Merkataritza, arropa, jolasak, indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko lotura, elikadura, ekofeminismoa, teknologia…

Modu horretan hilabetero, irailetik ekainera, hainbat jarduera desberdin abiatuko ditugu (topaketa irekiak, tailerrak, ikastaroak…), zure ordutegi, ezagutza, etabarretara hobekien egokitzen direnetan parte har dezazun. Horrez gain, udaro antolatzen ditugun elkartasun auzolandegietara joateko aukera ematen du Faktoriaren jardueretan parte hartzeak.

Begira bat eman Balio Faktoriaren programari!

“Plazer handia izan da. Baina, baita eraldaketa pertsonaleko bizi-prozesu honetan aurrera egiteko eta hazteko itxaropen, adore eta motibaziozko injekzioa ere”

Iñigo García-Ergüín

Ezagutu ezazu

Ongi etorri Balio Faktoriara; hau duzu SETEM Hego Haizearen proposamena prestakuntza eraldatzailearen arloan: topaketak, tailerrak, ikastaroak, etab.