Zer egiten dugu

SETEM Hego Haizean bildu garenok uste dugu kontsumitu eta ekoizteko gure ohiturek errealitatea aldatzeko ahalmena dutela. Keinu txikien bidez aldaketak sustatzen ditugu, ekoiztu eta kontsumitzeko eredu arduratsu eta zentzuzkoa lortzeko, irizpide etikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenari buruzkoak kontuan hartzen dituena, alegia.

 

Ekonomia solidarioak eraiki nahi ditugu, inguru naturalarekin harreman harmoniatsua duten pertsonak xede izanda. Horretarako, zentzuzko kontsumoa, kritikoa, arduratsua eta eraldatzailea zabaldu eta bultzatzen dugu, sistema kapitalistaren logika kontsumistak eragindako bidegabekerien eta desberdinkerien hautabide gisa.

Bide horren etorkizuna ekonomia sozial, solidario eta feminista da, eta horrek kontsumoa oro har murrizteko beharra azpimarratzen du, baita bidezko gizarte-harremanen arabera eta ingurune naturala errespetzen lortutako produktuak kontsumitzeko beharra ere. Hori guztia, indarreko sistema heteropatriarkalari eusten dioten desberdinkeriei eta proposamen feministei erreparatuz, nagusi diren balio matxistak gailen ez daitezen.

Gure lan esparruak

Sentsibilizazio- eta salaketa-kanpainak

Arropa Garbia, Bidezko Merkataritza eta Elikagai Burujabetza, kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko lotura, Finantza Etikoak… Errealitate bidegabeak ikertu eta salatzen eta aldatzeko proposamenak eta hautabideak partekatzen ditugu hainbat kanpainaren bidez.

Prestakuntza

Gure ustez, prestakuntza prozesu bat da, eta horren bidez, banaka nahiz taldeka hazi egiten gara eta jokatzen dugu, konpromisoa jorratzen eta aldaketa sortzen dugu. SETEM Hego Haizeak Balioen Faktoria du, prestakuntza eraldatzaileen programa, alegia, zeinaren bidez hilero kontsumoarekin loturiko gaiei buruzko jarduerak antolatzen diren.

Elkartasun auzolandegiak

Ekimen eraldatzailea, zeinaren bidez, 21 urtekoek edo hortik gorakoek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatu eta horretan garapenerako lankidetzako proiektuak ezagutzeko aukera duten, SETEMek lankidetza kide dituen hango erakundeetako batekin lankidetzan.

Nazioarteko lankidetza

Mundu mailan aurre egin beharreko erronkak partekatzen ditugu eta, horretarako, lankidetzan dihardugu nazioartean. Latinoamerikan lankidetza kide ditugun herrialdeetako erakundeek modu partizipatiboan egiten dituzten proiektuak eta ekimenak burutzen laguntzen dugu.

Erakunde feminista

SETEMek erakunde ez patriarkala izan nahi du, balio feministak, bizitzaren jasangarritasuna, aniztasunak eta sorkuntza kolektibo eta horizontala oinarri izanda. “Sugara” izenekoaren eta genero-ekitatearen arabera, erakundea aldatzeko prozesuaren eskutik, azterketak, galderak eta barne-eraldaketak sustatzen ditugu.