Nazioarteko lankidetza
Gure ustez, garapenerako lankidetza harreman eta errealitate bidegabeak aldatzeko elementu politikoa da. Lurralde batek bertoko desorekei bere baliabideen bidez aurre egiteko dituen gaitasunak gero eta mugatuagoak dira garapenarekin lotzen diren mundu mailako problematikak dituen munduan.
Jardunbide aitortua eta oinarri sozial sendoa dauzkaten eta gurekin lan-ildoak partekatzen dituzten gizarte-erakundeek modu partizipatiboan egiten dituzten proiektuak eta ekimenak burutzen laguntzen du SETEM Hego Haizeak.
Nahitasun feminista edo genero-eztabaidatzea dituzten erakundeekin batera lan egiten dugu, baita LGTBI gizataldeen eskubideak defendatzen dituzten taldeekin ere, baldin eta kontsumo kritikoa, arduratsua eta eraldatzailea beren agendetan eta lan-jardunbideetan badute.
SETEMek harreman egonkor eta jarraituetan herrialde edo eskualdeetako erakundeekiko nazioarteko lankidetzan oinarritzen du bere estrategia.

Gaur egun, erakunde hauekin batera jorratzen ditugu estrategiak:
"Gaitasun handiko emakumeak, gainerako pertsonak nahiz beren buruak ahaldundu nahi dituztenak, entzun behar direnak, aintzat hartu behar direnak, horien mezuak mundu bidezkoagoa eta ekitatiboagoa eraikitzeko behar diren tresnak baititu"
Mujeres Que Crean, SETEMen elkarte-kide KolonbianMiembro de citas