Acción Ecológica

Ekuadorreko ingurumenaren aldeko erakundea; besteak beste, herri indigenei laguntzen die Amazoniako petrolio- eta mea-erauzketaren ondorioen kontra.
SETEM estraktibismoak kaltetutako herrialdeak ahalduntzeko proiektuetan ari da elkarlanean Acción Ecológica-rekin, estraktibismoa baita herrialdeko biodibertsitatearen eta gutxiengo kulturalen mehatxu nagusienetako bat. Batez ere, Amazoniako meatzaritza da arazoa, eta Acción Ecológicak komunitate eta lurren defendatzaileei laguntzen die erauzketa-enpresa handien interesen kontra.
Ekologismoak eta feminismoak, nahitaezko itun? Acción Ecológica-ko Ivonne Yánez eta EHUko irakasle Leire Urkidiren arteko iritzi-trukea.