Escuela Mujeres de Frente

Mujeres de Frente emakume, ume eta nerabeen arteko gogoeta, ekoizpen eta zainketarako komunitatea da. Kapitala eta egoera penala metatzeko dinamikek gizarte-ehuna egunero urratzen duten tokian errotutako komunitatea da.
Quitoko hirigune historikoan La Casa de las Mujeres dago: zentro kontra-kulturala da, hainbat gizatalde hiritarrentzat zabalik dagoena. Espazio hauek ditu: jantoki herrikoia, Wawas espazioa, umeak zaintzeko lana birbanatzeko sortu dena, tailerrak eta bilerak antolatzeko tokiak, emakumeen lan-kooperatiba; gure iragaitzazko, topaketako eta birtopaketako lekua, non jakintzak, lege-laguntzako, baterako ikerketako eta eguneroko laguntzako prozesuak sortzen diren.
Ezagutu sakonago Mujeres de Frente-ren proiektua ikus-entzunezko lan honen bidez (bederatzi minutuko iraupena du).