Cookie-politika

Webgunearen titularraren identifikazio-datuak: Cookie-politika honek www.setem.org/euskadi (aurrerantzean, weba edo webgunea) webgunearen pribatutasun-politika osatuko du. Webgunearen titularra SETEM Hego Haizea da, honako egoitza sozial honekin: San Vicente de Paúl kalea, 10 behea. 01001 · Gasteiz (Araba).

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileei nabigazio-esperientzia hobea eskaintzeko, azkarragoa eta seguruagoa. Horrez gain, informazio estatistikoa jasotzen da nabigazioaren inguruan, baita sare sozialen zerbitzuekin harremanetan jarri ere. Jarraian, informazio zehatzagoa emango dugu.

Zer dira cookieak?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, nabigatzailean gordetzen direnak edozein webgunetan sartzerakoan. Horrela, berriro ere webgune horretan sartzen bazara, webguneak zure bisita gogoratuko du. Cookiek informazio teknikoa jasotzen dute: lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera-estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaileen kontuetarako sarbideak eta abar. Cookien helburua webgunearen edukia zure profil eta beharretara egokitzea da; izan ere, cookierik gabe edozein webgunek eskainitako zerbitzuak urriagoak izango lirateke.

Zein motatako informazioa gordetzen dute cookieek?

Cookiek ez dute informazio pribaturik gordetzen (kreditu-txartelak, bankuko datuak, argazkiak, NANa edo informazio pertsonala). Batez ere datu teknikoak gordetzen dituzte, esate baterako, lehentasun pertsonalak eta edukien pertsonalizazioa. Web-zerbitzariak ez du pertsona detektatzen, baizik eta web-nabigatzailea. Are gehiago, normalean Internet Explorer erabiltzen baduzu eta Firefox edo Chrome nabigatzaileekin webgune berdina zabaltzeko proba egiten baduzu, ikusiko duzu webgunea ez dela konturatzen pertsona berdina zarela: izan ere, nabigatzailea detektatuko du, eta ez pertsona.

Webgune honek ondorengo cookieak erabili litzake:

Cookie teknikoak

Funtsezkoenak dira, eta, besteak beste, honako hau jakiteko aukera ematen dute: noiz ari den nabigatzen pertsona bat eta noiz aplikazio automatizatu bat, noiz ari den nabigatzen erabiltzaile anonimo bat eta noiz erabiltzaile erregistratu bat, edozein webgune dinamikoren funtzionamenduari lotutako oinarrizko zereginak… Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bitartez nabigatzeko aukera ematen diotenak dira, baita aukera edo zerbitzu ezberdinak erabiltzekoa ere, besteak beste, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatuko ataletan sartzea, eskaera baten elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua burutzea, ekitaldi batean parte hartzeko inskripzioa egitea, segurtasun-elementuak erabiltzea nabigazioan zehar, edukiak gordetzea bideoak edo soinu-fitxategiak bidaltzeko eta sare sozialen bidez edukiak partekatzea.

Pertsonalizazio cookieak

Erabiltzaileei zerbitzua erabiltzeko aukera ematen die, erabiltzailearen terminalarekin lotutako irizpide zehatz batzuetan oinarritutako ezaugarriekin: hizkuntza, nabigatzaile mota, eskualdeko konfigurazioa eta abar.

Cookie analitikoak

Analisirako cookie-ek aukera ematen dute zure jokabidea jarraitzeko eta aztertzeko gure webgunean, erabiltzaileen nabigazio-profilak egin eta, beren erabilera-datuen arabera, gure zerbitzuak hobetzeko xedez. Horrela, honako informazio hau ezagut dezakegu:

– Erabiltzailea gure webgunean egon den azken aldiko data eta ordua.
– Gure webguneari eginiko azken bisitan, erabiltzaileak hautatu zituen edukien sarbidea.

Gure webguneko erabilera-estatistikak egiteko, aurreko paragrafoan deskribatutako funtzioetara mugatzen diren estatistika-tresnak darabiltzagu, bai eta gure bisitarien errekurrentzia-maila eta interesgarriagoak diren edukiak ezagutzeko ere. Modu horretan, gure ahaleginak bideratu ahal ditugu bisita gehieneko eremuak hobetzeko eta erabiltzaileari aukera emateko bilatzen duena errazago aurkitzeko.

Webgune horrek zure bisitako informazioa erabil dezake estatistikako ebaluazioak eta kalkuluak egiteko datu anonimoei buruz, bai eta zerbitzuaren jarraitasuna bermatzeko nahiz webguneetan hobekuntzak egiteko ere. Informazio hori ez da erabiliko beste edozer helbururako.

 

Sare sozialen cookie osagarriak jarraipenerako

Hirugarrenek «Plug in» cookie osagarriak, eduki sozialak trukatzekoak, erabil ditzakete pertsonei jarraipena egiteko –sare sozial bateko kideei edo kideak ez direnei–, jokabidezko publizitatea gehitzeko edo merkatuak aztertzeko eta ikertzeko.

Jarraian, honako informazio hau emango da, adibide huts gisa, eta webgunean erabilitako cookie nagusiak eta beren xedea antzemango dira, direla lehen eskukoak edo hirugarrenekoak (eta kontratatutako hirugarrena edo zer zerbitzu erabili erabaki den identifikatuko da):

– Google Analytics-en cookia. Hirugarrena (google.com). Bisiten jarraipenerako eta estatistikak biltzeko erabiltzen da.
– Youtuberen cookieak. Hirugarrena (youtube.com). Erabiltzaile baten jarraipena egiteko eta identifikatzeko erabiltzen da Youtuben.

Baimena

Gure webgunean nabigatzerakoan, adierazten diguzu ados zaudela aldez aurretik aipatutako cookien erabilerarekin, Cookie Politika honetan zehaztutako baldintzetan.

Ohar-gehigarriak

  • Webgune honek eta bere ordezkari legalek ez dute erantzukizunik izango cookie-politika honetan aipatutako hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaren eta egiazkotasunaren gainean.
  • Web-nabigatzaileak cookieak gordetzeaz arduratzen dira, eta toki horretatik haiek ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea erabil daiteke. Webguneak eta bere ordezkari legalek ezin dute bermatu cookien tratamendu egoki edo desegokia aipatutako nabigatzaileen eskutik.
  • Kasu batzuetan, beharrezkoa da cookieak instalatzea nabigatzailek ez dezan ahaztu cookie horiek ez onartzeko erabakia.
  • Google Analytics-en cookien kasuan, enpresak Estatu Batuetan kokatutako zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, sistemaren funtzionamendurako ezinbestekoa denean edo legeak horretarako betebeharra ezartzen duenean izan ezik. Googleren arabera, ez du IP helbidea gordetzen. Google Inc. konpainiak bat egin zuen Portu Seguruaren Akordioarekin, zeinak bermatzen duen igorritako datu guztiak Europako araudiaren araberako babes-mailarekin tratatuko direla. Horri lotutako informazioa kontsulta dezakezu esteka honetan. Googleren eta cookien erabileraren inguruko informazioa lortu nahi baduzu, beste esteka honetan kontsulta dezakezu.
  • Cookie-politika horrekin lotutako zalantza edo kontsultarik izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin harremanetarako atalaren bitartez.

Cookieak desaktibatu edo ezabatzea

Edozein unetan erabili ahal izango duzu cookieak desaktibatu edo ezabatzeko eskubidea webgune honetan. Ekintza horiek modu desberdinetan gauzatzen dira erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera.

Zure ekipamenduan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu Interneteko nabigatzailearen konfigurazioaren bidez. Ez baduzu baimenik ematen zure nabigatzailean cookieak instalatzeko, ezin izango zara zerbitzari batzuetara sartu, eta gure webguneko esperientzia kaskarragoa izango da. Honako esteka hauetan beharrezko informazio guztia eskuratu ahal izango duzu cookieak konfiguratu edo desgaitzeko nabigatzaile bakoitzean:

Google Chrome
Mozilla Firefox
Internet Explorer
Safari
Safari IOS-erako (iPhone eta iPad)
Chrome Android-erako