Erakunde Feminista
SETEM Hego Haizea 2011tik ari da barne-eraldaketaranzko bideak ibiltzen. Erakundea aldatzeko prozesuaren helburua da, hortaz, erakundean balio feministekin bazegoen konpromisoa finkatzea eta erakundearen genero-politika sendotzea.
Gaur arte ibilitako bideak emaitza eta aldaketa ugari ekarri ditu berekin. Erakundea bera etengabe zalantzan jarrita, SETEMek urratsak eman ditu erakunde horizontalagoa eta partizipatiboago lortzeko, eta horretarako, aldatu nahi ditugun jokabideak antzematen eta ezabatzen ditugu. Kudeaketa horizontal baten bidez âeta ez patriarkalaren bidezâ antolatu eta lan egin nahi dugu, aldaketa iraunkorrak eta eraldatzaileak sortzeko.
SETEMen apustu politikoak ideia hauek ditu ardatz: balio feministak, bizitzaren jasangarritasuna, aniztasunak eta sorkuntza kolektiboa eta horizontala. Eta esparru horren arabera aldatzen ditugu barne-egiturak nahiz parte hartzen ditugun espazioak. Horretarako, erakundeak Genero Ekitatearen aldeko Ekintza Plana sortu du âeta horri âSugaraâ izena jarri zaio, hots, âgidariaâ â, baita Barne Talde Feminista ere, erakundea aldatzeko ekintzak sustatzearren.
SUGARA â Barne antolakuntzan eraldaketa
Genero Ekintza plana
Sugara da SETEM Hego Haizeak erakundea bera aldatzeko sortu duen prozesuaren izena; horren bitartez, SETEM erakunde feminista bilakatu nahi da. Hemen duzu eskuragarri Genero Ekitatearen aldeko Plana.
Nobedadeak eta materialak
Ezagutu, atal honetan, nobedadeak eta SETEMek Sugara plana burutzeko ematen dituen urratsak, eta deskargatu horren gaineko materialak.