Genero ekintza plana

-

SETEM barrutik aldatzea da gure erakundearen lehentasunezko lan-ildo nagusienetako bat. Erreferentzia-esparru bat izateko, 2019an Genero Ekitatearen aldeko gure II. Ekintza Plana sortu genuen. Agiri horretan, plan errealista eta jasangarria jaso da, azken urteotan egindako lana finkatzeko, horri segida emateko eta horretan sakontzeko.

Plan hori ezartzeko, “Sugara” izeneko prozesu bat abiarazi dugu, gure Barne Talde Feministako pertsonek sustatuta. Sugarak 10 bide proposatu ditu gure erakundea horietatik ibil dadin, aldaketaranzko bidean: egiten duguna, gure zertasuna eta gure esparru politikoa zalantzan jarriko ditugu; norekin eta noren artean egiten dugun aztertuko dugu, baita gure itunak eta espazioak ere; nola egiten dugun berraztertuko dugu, hots, gure egiteko moduak, gure barne-dinamikak, eta, azken bidean, nola kontatzen dugun aztertuko dugu, hots, nola jakinarazten dugun.

Gaur egun, badugu martxan Genero Ekitatearen aldeko gure bigarren Ekintza Plana –2019ko abendutik 2011ko abendura artekoa–, eta hori egiteko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketa izan zen.