Concertación Mujeres de Suchitoto

Lideresas indígenas de la amazonía de Ecuador

 

 

Concertación de Mujeres de Suchitoto (CMS) erakundea 1991n sortu zen, El Salvadorko gatazka armatuaren amaieran, udalerri horretako emakumeen eskubideak agerian jartzeko eta bermatzeko. Indartuz joan zen, eta emakumeei dagozkien gaietan espezializatzen, elkarte hauen bitartez: Asociación para el Desarrollo y la Defensa de la Mujer eta Asociación de Parteras “Rosa Andrade”. Eta ondoren, emakumeen autonomia ekonomikoa bultzatzeko programen bidez ere.

CMSek ekintza-ildo estrategiko hauek ezarri ditu: emakumeentzako ekonomia solidarioa, antolaera indartzea, indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea eta gizarte- eta ugaltze-eskubideak.

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna dela-eta Bizkaiko Bidezko Merkataritzaren Sareak antolatutako topaketaren bideoa. Esperientziak partekatu ziren ekoizpen-, merkaturatze- eta kontsumo-eredu alternatiboei buruz, horiek bide eman behar baitute justizia eta duintasuna bermatzen duten ereduak eraikitzeko. El Salvadorreko Concertación de Mujeres de Suchitoto elkarteak, REAS Euskadik eta Bizkaiko Bidezko Merkataritzako Sareak.