Mujeres de Afedes

Mujeres mayas en círculo

 

 

AFEDES 1988an sortu zen, Sacatepéquez departamenduko umeen eta emakumeen desnutrizio kronikoaren problematikari ekiteko beharra ikusita. Denboraren poderioz, AFEDESek Sacatepéquez departamenduko emakume indigenen egiturazko problematiken –patriarkatu, kapitalismo eta kolonialismoarekin loturikoak– azterketan sakondu zuen.

Duela 500 urte, mendebaldeko kultura bat inposatu izanak, lurraldeotan jakintzak, historia eta zientzia ezabatu zituen, eta, ondorioz, desoreka handia eragin zuen bizitzaren sarean. Gaur egun, AFEDESen lanaren helburua Utz’ K’aslemal da, eta horrek hau esan nahi du: oso bizitza zoriontsua.

Erakunde horrek bizitza oso baten alde lan egiten du, gogoeta eta prestakuntza politikoaren bidez, eta antolatzeko eta elikagaiak ekoizteko moduak eta maien janzkera eta antzinako osasun-sistema propioak sustatzen ditu, herri indigenen mundu-ikuskera oinarri hartuta, emakume indigenekiko eta haien herriekiko zapalkuntza-modu guztiak ezabatzen laguntzeko.

Hauek dira AFEDESen borroka politikoaren arrazoiak:

Emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza bizi dezatela.
Emakumeek eta gizonek aukera berberak izan ditzatela.
Arrazakeriarik eta etnia, gizarte-maila edo generoagatiko bereizkeriarik egon ez dadila.
Emakumeak txirotzen dituen egungo eredu ekonomiko kapitalistaren ordezko bizimoduak eraiki daitezela.
Inbasioaren eta lur, antzinako ezagutza eta ohituren desjabetzearen aurrean burujabetza eta autonomia babestu eta defenda daitezela.