Kinal Antsetik

Telares tradicionales mayas

 

 

K’inal Antsetik erakundeak emakumeen antolaketak eta lidergoak indartzen dihardu, prestakuntza- eta trebatze-prozesuen bitartez, emakumeek beren komunitateetako bizitza sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalean rol protagonikoa izan dezaten eta, aldi berean, komunitateetan dagokien genero-rol tradizionala alda dezaten.

SETEMek, erakunde horrekin elkarlanean, emakume lesbiana indigenen eskubideen eta agroekologiaren aldeko proiektuetan parte hartu du, baita trebatze eta prestatzeko zentroa (ekoizpena, ehungintza, osasuna eta komunikazio arloak dituena) garatzen ere.

‘Identitate lesbikoak, mugen gainetik’ dokumentala SETEMek eta K’inal Antsetik erakundeak San Cristóbal de la Casasen (Chiapas) eta Gasteizen emakume lesbianen memoria historikoa berreskuratzeko egin duten proiektu batekoa da.