Azaroaren 25ean ospatzen den Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Egunaren harira, SETEM Hego Haizeatik indarkeria matxistek aisialdi kontsumoan duten eragina jorratu nahi dugu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasetik abiatuta. Jarraian, askotariko hamaika egoera aztertuko ditugu.
Egoera (III)
Errudun sentitzea zure aisialdi denboran «ezer ez» egiteagatik… INDARKERIA DA.
Zer dago atzean? (III)
Gizarte kapitalistan, balio pertsonala produktibitatearekin eta «eginismoarekin» lotzen da askotan, eta lanaren balioa eta produktibitatea izugarri sustatzen dira, eta horrek presio soziala sortzen du etengabe okupatuta egoteko eta produzitzeko, ezer ez egitearen errudun sentimendua areagotuz. Joera honek ondorio negatiboak izan ditzake emakumeen ongizate mental eta emozionalean, produktiboak izateagatik egiten den presio etengabeak akidura, estresa eta antsietatea ekar ditzakeelako. Gainera, aisialdiaz eta atsedenaz benetan gozatzeko gaitasuna ere oztopa dezake; izan ere, askotan errepikatu dugun bezala, horiek ezinbestekoak dira ongizate orokorrerako.
Jakin nahi duzu nola eragiten duten indarkeria matxistek aisialdian ikuspegi feminista intersekzionaletik? Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren hirugarren fasea kontsulta dezakezu esteka honetan:

IKUSI HEMEN KASU GUZTIAK:
- I. egoera
- II. egoera
- III. egoera
- IV. egoera
- V. egoera
- VI. egoera
- VII. egoera
- VIII. egoera
- IX. egoera
- X. egoera
- XI. egoera