cartel de fabricando mujeres 2.0

Fabricando Mujeres 2.0 bertan da! Online ikus dezakezu dagoeneko

03/Abendua/2020 | Albisteak

Fabricando Mujeres 2.0 aurkezten dugu, energiaren, mugikorren eta fikziozko serieen kontsumoaren atzean dauden indarkeria matxistez aritzen den dokumentala. Lan hori, linean ikusgarri dago eta Al Borde Filmsek egin du.

Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalaren euskarazko azpitituluak aktibatu

SETEMek eta Bilboko ekoiztetxeak 2018an aurkeztu genuen Fabricando Mujeres dokumentalaren hedapena da, duela gutxi Film Onena saria jaso duena Punta del Estero (Uruguay) CineFem festibalean. Azarotik, pieza hori linean ikus daiteke ere bai.

SETEMen «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerkuntzan oinarritzen da. Haren bidez egiaztatu denez, «zaila da kontsumoaren barne dauden indarkeria matxistak antzematea, gizarteak naturalizatu, barneratu eta normaltzat jo dituelako». Dokumentalaren helburua da ikerkuntzaren emaitzak pantailara eramatea ikusizko modu errazean.

Dokumentala gauzatzeko, Al Borde Filmseko taldeak fikziozko zatiak, collageak, elkarrizketak eta Milton andreak eginiko irudiz osatutako animaziozko sekuentziak erabili dituzte. Azken horien bidez, imajinario aldarrikatzailea sortzen da Maite fikziozko protagonistaren inguruan.

80 urte izanik, Maite alternatibak bilatzen jarraitzen du Emakumeen Fabrikak mugikorren, energiaren edo fikziozko serieen bitartez hedatzen dituen estereotipoen aurrean. Horretarako, laguntzaile-sare zabala du, eta ezinegonak ez ezik, bere borroka partekatzen du haiekin.

Sinopsia

Protagonista horrek –Itziar Aizpuruk ematen dio ahotsa– proposamen eraldatzaileen bila jarraitzen du, indarkeria matxistarik gabeko kontsumoa sortzeko. Eta horretarako gakoak ematen dizkioten zenbait lagunekin batera aritzen da. Zenbait adituren artean, Lolita Chávez, Bob Pop, Itziar Ituño edo Lucía Mbomío gogoetak partekatu dituzte energiaren, mugikorren eta fikziozko serieen kontsumoari buruz.

itziar ituño con una claqueta
Itziar Ituño, dokumentalaren protagonista bat

Fabricando Mujeres egitasmo digitala

Ikus-entzunezko lan horrez gain, euskal GKEEak pertsona guztiek parte hartzea proposatzen du indarkeria matxistarik gabeko kontsumoaren alde. Horretarako, fabricandomujeres.org lineako plataforma erabilgarri jartzen du: dokumentalari buruz gehiago ezagutzeko toki bat. Horrez gain, kontsumo arduratsurako proposamenak egin daitezke bertan, eta #nosfabrican traol-hitzarekin txiokatutako indarkeria matxistaren salaketak erakusten dira ere bai.

Ikus-entzunezko proiektu horrek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren finantzaketa jaso du.