‘Fabricando Mujeres’ dokumentala sareratu dugu www.fabricandomujeres.org web plataforman! Espazio parte-hartzaile bat sortu dugu non pertsona zein kolektiboei denuntzia zein ekimen alternatiboak proposatzeko espazio eman zaien, kontsumoa eta indarkeria matxistaren arteko lotura apurtu nahian. SETEMen egitasmo hori Al Borde Filmsek ekoiztu du.
Plataforma berri hau, pasaden azaroan estreinatu zen eta “Indarkeria kontsumitzen dugu?” izeneko SETEM-ek burututako ikerketan oinarritzen den dokumentaletik jaio da. Ikerketa honen ondorio esanguratsua zera da, zaila dela kontsumoan presente dauden indarkeria matxistak detektatzea, bada naturalizatuak, barneratuak eta nork bere gain hartzen ditugulako, gure gizartean ohikoak direlako alegia. Dokumentalean indarkeria horiek zeintzuk diren argitaratzen dira eta emakumeen bizitzetan duten ondorioak ikus daitezke.
Dokumental linealean bezala, dokumental interaktiboak ere bi mundu ezkutatzen ditu; FABRIKA eta MAITEREN LANTEGIA, non parte-hartze aktiboa sustatzen den.
FABRIKA:
Bizi dugun sistema nagusiaren, kapitalismoaren, ondorioz ematen diren zapalkuntzak sinbolizatzen ditu espazio honek. Hemen ERREKLAMAZIO ARLOA atala topatuko dogu. Twitter bitartez #nosfabrican hashtagpean egiten ditugun denuntzia guztiak jasoko ditu, kontsumoak eragindako indarkeria matxistak detektatatzen dituen salaketa bilduma bat sortuz.
MAITEREN LANTEGIA:
Maiteren lantegi barruan, ALTERNATIBEN LABORATEGIA egongo da. Talde-eraikuntzarako espazio interaktiboa, eguneroko kontsumoak eragiten duen indarkeriei aurre egiteko espazioa. Edonork bidali ahalko ditu indarkeria matxistarik pairatzen ez duen kontsumo bide bat eraikitzeko bere ekarpenak, bideo, artikulu zein audio formatuetan.
Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Gariza Films eta Emakunderen finantziazioa du.
Sartu webgunean, ezagutu #nosfabrican hashtag-pean Fabrikan argitaratutako salaketak eta igo ezagutzen dituzun alternatibak Maiteren Lantegira!
– Sartu HEMEN salatzera eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo alternatibak eraikitzera!
Autor: Al Borde Films