Rana Plaza fabrikako biktimen omenez. Giza eskubideen defentsaren alde lanean jarraitzen dugu jantzigintzan

24/Apirila/2020 | Albisteak

Gaur 7 urte bete dira 1.134 pertsona hil zirela ehungintzaren historian gertatutako ezbeharrik handienean, Bangladeshen. Gaurko egunean Rana Plaza fabrikako pertsonengan pentsatzen dugu.

Zoritxarrez, gertakari tragiko horren oroitzapena egiten dugun bitartean, industria honetan lan egiten duten milioi pertsonak arriskuan daude berriro. Mundua astintzen ari den pandemiak soldata duinak, elkartzeko askatasuna eta Bangladeshen lantoki seguru bat izateko eskubidea lortzeko borroka eragin du.

Ezinbestekoa da urte hauetan Bangladeshen lortutako lan-babesa ez galtzea

Ezinbestekoa da negozio-eredu bidegabe eta harrapariaren biktima diren ehunka mila pertsonen borroka eta aldarrikapenak bizirik mantentzea, baita haien eskubideen alde ahotsa altxatzea eta modaren industriaren egiturazko aldaketaren alde lanean jarraitzea ere.

SETEMetik, Arropa Garbia Kanpainaren estatu mailako erakunde koordinatzailea garen aldetik, hori egiten jarraituko dugu, gure indar guztiekin eta zuen babesarekin.

Sare sozialeteko elkartasun ekintzarekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu. Babes eta salaketa mosaiko koletibo bat eraikitzeko dei egiten dizugu. Kartel batetan hurrengo leloak idatzi, argazkia atera eta sare-sozialetara igo, #RanaPlazaGogoan #NoMasRanaPlaza #Gotransparent traolak erabiliz.

Irakurri albiste osoa hemen.