SETEM Hego Haizean bat gatoz parte hartzen dugun bi sareren artean adostutako adierazpenarekin: bankuen eta armamentuaren arteko loturak salatzen dituen Kanpaina Armatua eta REAS ekonomia sozial eta solidarioaren sarea.
Mugimendu bakezalea gaur egungo finantza etiko eta solidarioen bultzatzaile nagusietako bat izan zen.
Zoritxarrez, gaur ere GERRARI EZ esaten jarraitu beharra dugu. Ez Ukrainan, ez gatazka armatu bat pairatzen ari diren beste 34 eskualdeetan, 80 milioi pertsona baino gehiago beren etxeetatik aldenduta (ACNUR).
Inoiz baino gehiago, gogoratu behar dugu gerrak ez direla bakarrik finantzatzen, eta 4 armatik 3 ez liratekeela existituko finantza-erakunde publiko eta pribatuen laguntzagatik ez balitz.
Badago etikoki kudeatutako finantza bat, armagintza bere inbertsio guztietatik kanpo utzi, eta suntsitu ordez bizitza zaintzen duen ekonomiaren alde egiten duena.
Campaña Banca Armada
Finantza Etikoen Mahaia
Red de Economia Alternativa y Solidaria – REAS Red de Redes