Bidezko Merkataritza garela ospatuko dugu Donostian mundu osoari on egiten diolako

10/Maiatza/2023 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

Datorren larunbatean, ekainak 10, 10,30etatik 14,00etara Donostiak Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du Gipuzkoa Plazan. Ospakizuna maiatzean egitear geunden, baina eguraldiak ez zigun utzi.

Aurten ere, hirian bidezko merkataritza sustatzen dugun elkarteen taldeak jai-merkatu txiki hau prestatu dugu: elikadura, kosmetika, arropa… Besteak beste, trikitilariak, kafea, txokolatea eta gailetak dastatzeko aukera, hauerrentzako tailerrak eta produktu saski baten zozketa izango dira.

Jardunaldi honetan Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko dugu. Aurten “On egiten dio mundu osoari” lelopean burutuko da. Oraingo honetan, kafea, kakaoa, azukrea, tea edo arropa bezalako eguneroko produktuen atzean ezkutatzen diren gehiegizko lan-baldintzak, haurren esplotazioa edo basoen suntsiketa azpimarratu nahi dugu. Eta, noski, gogorarazi nahi dugu Bidezko Merkataritzako produktuek lan eta giza eskubideak bermatzen dituztela eta ingurumena errespetatzen dutela. Horregatik, jende guztiari on egin dio bidezko merkataritzak.