sello

Auditoria Soziala 2021: ikustezina erakusten

07/Azaroa/2021 | Albisteak

Udazkenero bezala, Euskadiko Ekonomia Solidarioak bere tripak, engranajeak eta baita trapu zikinak ere erakusten ditu, gizarte-mugimendu eta enpresa-sektore gisa duen gardentasunarekiko konpromiso horren erakusgarri.

SETEM Hego Haizea REAS Euskadiren parte da, inplikazio-maila handiarekin, bertako zuzendaritza-batzordeko, EcosolFem taldeko eta merkatu sozialeko kide baikara. Benetan uste dugu behar dugun gizarte-eraldaketak Ekonomia Sozial eta Solidario indartsu bat behar duela, bere balioak gure gizartean zabaldu eta blaitzeko gai izango dena.

Horrela, bada, aurtengo Auditoria Sozialaren prozesuaren gure emaitzak hemen erakutsiko ditugu. Prozesu honi buruz gehiago jakin dezakezu hemen.

Auditoria Soziala 2021. REAS Euskadi
Auditoria Soziala 2021aren irakurketa feminista. REAS Euskadi