Zaintzen duten arkitekturei buruzko tailerra Ermuan

30/Martxoa/2022 | Albisteak

Zaintzaren arkitekturak, edo nork bere burua planteatzea, nolakoak izan beharko lukete gizakion beharrak eta ongizatea erdigunean jartzen dituzten espazioak? Apirilaren 8an eta 9an landuko dugu gai hori Ermuan, Irati Mogollón soziologo adituarekin batera.

SETEMetik Ermuko martxoaren 8ko koordinakundearekin batera antolatzen dugun jarduera honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Emakumeei zuzenduta dago. Emakumeen Etxean izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantziazioa du. Apirilaren 8an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara izango da, eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. Izena eman behar da bilbao@setem.org helbidera idatziz.

Jarduera honek etxebizitza kolaboratiboen eta elkarbizitzeko proposamenetara eramango gaitu, eta, azkenik, gure ereduei eta aukerei buruz geure buruari galdetuko diogu. Gakoak, eztabaidak eta galderak, bizitzearen poza merezi duten bizitzei eusteko laguntzen digutenak.

Banakako galdera horiei erantzun kolektiboak bilatuko dizkiegu: gure inguruan zaintzen duten espaziorik ba al dugu? Nola zaindu eta zainduak izan bizitzaren aro guztietan? Nola eutsi gu elkarrekin guztion bizitzei ahaleginean galdu gabe? Zaindu… Eta ez badut nahi? Eta ezin badut? Nork zainduko nau nik ezin dudanean?

Zuen zain gaude!

Bitartean, Irati Mogollón elkarrizketatu genueneko bideo hau ikustea gomendatzen zaituztegu, zaintzaren arkitekturak ezagutzen hasteko.

Irati Mogollónekin elkarrizketa