Ginelako gara prozesu artistikoa aurkeztuko du Elkar Hezi Ikastetxeak

23/Martxoa/2021 | Albisteak

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxearekin “Ginelako gara” hezkidetza prozesua martxan dugu!! Datorren martxoaren 26an, 18:00etatik aurrera, Oñatiko espazio ezberdinetan ikusgai egongo da. Zatoz!

Prozesu honetan, historiako emakume aitzindariak aztertzen egon dira ikasleak, eta bereziki, Oñatiko 7 Euskal Herriko emakume hautatu dituzte, euren gizarte ekarpena ikustarazi eta baloratzeko helburuaz. Prozesuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa dauka.

Mendeetan zehar gizarte matxista eta heteropatriarkalak ezkutatu dituen emakumeen ekarpenak identifikatu, ikustarazi eta baloratzea zen erronka eta dena prest dago 7 emakume horiek plazara ekartzeko! Ikasleak, mintzaira artististiko ezberdinak landu dituzte prozesua eraikitzerakoan… marrazkia, antzerkia, idazmena…

Zatoz eta ezagutu zeintzuk diren emakume hauek. Baten bat burura datorkizu?? Eurak izan zirelako, gu gara #ginelakogara