Adineko pertsonentzako zaintza-eredu alternatibei buruzko hausnarketa Muskizen

04/Urria/2023 | Albisteak

Urriaren 6an eta 7an Muskizen Zaintzaren arkitekturak: zahartze aktibo baterantz zikloa izango da. Hitzaldi bat eta tailer bat izango ditu, zainketei, adinekoei eta gizakien beharrak eta ongizatea erdigunean jartzeko erabiltzen ditugun espazioak nola konfiguratu daitezkeen aztertzeko.

Bi jarduera horiek SETEMek eta Muskizko Udaleko Berdintasun Arloak antolatuko dituzte, Bizkaiko Aldundiaren finantziazioarekin, eta Irati Mogollón izango dute gidari. Bera cohousing feminista eta zahartze aktibista ematen aditua den soziologoa da. Harekin hobeto ezagutuko dugu zergatik, zertarako, eta nola gauzatzen diren etxebizitza komunitarioen proiektuak, benetako kasuak aztertuz eta geure buruari galdetuz, nolakoa izango litzateke gure etxebizitza komunitario ideala?

Cuidados y vejez: viviendas colaborativas a lo largo y ancho de Europa hitzaldia

Hitzaldi honetan, adinekoak garenean geure buruekin zer gertatuko denari buruzko galderen erantzunak bilatuko dira: Nork zainduko gaitu? Egoitza batera joatea da aukera bakarra? Ostiralean, hilak 6, izango da arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko M aretoan. Sarrera librea da lekua bete arte.

Irati Mogollonek Europan abian jarritako 19 etxebizitza kolaboratibo eta kooperatibo baino gehiagoren errepasoa egingo du. Etxebizitza horiek 20 urte baino gehiago daramatzate bizitzeko eta zaintzari eta zahartzaroari aurre egiteko modu desberdinak planteatzen. Horrela, habitat kolaboratibo horietan bizi diren pertsonek nola lan egiten duten, bizi-mailan zer suposatzen duen, zenbat aurrekontu eta denbora kostatzen den, zer erronka dituzten… aztertuko da.

En busca de nuestras arquitecturas del cuidado tailerra

Larunbatean, hilak 7, zikloak jarraituko du tailer batekin, 10:30-13:30 bitartean, Gaztegunean. Tailerra doan da, baina beharrezkoa da Gaztegunean bertan izena ematea, 946709936 telefonora deituz edo bilbao@setem.org helbidera idatziz.

Etxebizitza kolaboratiboen eta habitat kooperatiboen motak aztertu ondoren, gure egungo errealitateak eta estrategia kolektibo posibleak zein diren antzemango dugu. Gure testuinguruko zainketei eta zahartze-prozesuei buruz hausnartu ondoren, eskura ditugun sareekin eta zeharkatzen gaituzten arkitekturekin lotuko dira; ondoren, gure herrietan eta zaintzaren oraingo eta etorkizuneko arkitekturak eraikitzeko aukeretan pentsatzeko.