Lan-deialdia SETEMen: kooperante Kolonbian

10/Azaroa/2021 | Albisteak

Setem Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak abenduaren 10era arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin lankide bat bilatzen dugu, kooperante Kolonbian, Medellin hirian.

Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.

Kooperante Kolonbian

Baldintzak

KONTRATUAREN IRAUPENA
Berehalako laneratzea. Aldi baterako bitarteko kontratua (ordezkapena).

LANALDIA:
Lanaldi osoa, astean 35 ordu.

SOLDATA
1805.44 € gordin hilean (14 ordainsari urtean) + lantoki-osagarria.

Eskakizunak

-Unibertsitateko diploma edo gradua.
-Garapenerako lankidetzaren arloko berariazko prestakuntza osagarria.
-Genero-arloko berariazko prestakuntza (froga daitekeena). Harreman ekitatiboekiko sentsibilitatea, konpromisoa eta jarrera pertsonala.
-GGKE batean esperientzia izatea (froga daitekeena) nazioarteko lankidetzako proiektuak identifikatzen, formulatzen eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten: urtebete egoitzan eta urtebete kooperante-lanetan.
-Esperientzia izatea EAEko administrazioen diru-laguntza publikoak kudeatzen.
-Ofimatika.
-Marko logikoaren ikuspegia ongi ezagutzea.

BALIOZTATUKO DIRENAK
-EGA mailako euskara.
-Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloko ezagutzak eta inplikazio pertsonala.
-SETEMen printzipioak eta jarduera ildoak ezagutzea.
-Linux inguruneko ofimatika.
-Autonomia eta ekimena.
-Talde-lanerako gaitasuna.
-SETEM Hego Haizearen printzipio estrategikoekin bat etortzea.
-Norberaren jarduera SETEM Hego Haizearen eta antolakunde kideen artean adostutako printzipio eta estrategietara orientatzeko gaitasuna.

Eginkizunak

-Kolonbiako tokiko antolakundeekin batera, SETEMek lagundutako proiektuen koordinazioa bere gain hartzea, ardurapeko eremu geografikoetan.
-Proiektuak formulatzeko prozesua koordinatzea eta proiektuok diru-laguntza publikoen deialdietara aurkeztea (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, foru-aldundiak eta udalak).
-Proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko jardueretan parte hartzea.
-Tokiko antolakundeekin batera, proiektuetan aldaketak eragiten dituzten egoerak aztertzea. Funtsezko aldaketak egiteko eskaerak egitea, beharrezkoa denean.
-Tokiko antolakundeei laguntzea tokiko erakundeekin harreman sendoagoak izan ditzaten, proiektuarentzat babes handiagoa lortzeko. SETEM ordezkatzea esleitzen zaizkion erakunde arteko bilera eta espazioetan.
-Tokiko antolakundeekin batera, proiektuetan inplika litezkeen aktore eta eragile berriak identifikatzea.
-SETEM Hego Haizearekin etengabeko elkarrizketan egotea, proiektuaren egokitasuna bermatzeko, antolakundearen gainerako estrategiei dagokienez.

Interesdunek –abenduaren 10era arte, hura barne– aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dituzte posta elektroniko honetara: direccion.euskadi@setem.org.