11 neurriren aurkezpena Donostian administrazioek bidezko eredu energetikoa susta dezaten

02/Martxoa/2022 | Albisteak

Pobrezia energetikoaren aurkako astea iragan berri da. Kolektibo ugarik salatu dutenez, «pobrezia energetikoak hiltzen du» eta energiarik gabe etxerik ez uztea eskatu dute. Bada, SETEM Hego Haizeak proposamen bat partekatu nahi du, administrazio publikoei zuzentzen zaiena, bidezko eredu energetikoaren alde jo dezaten. 11 neurriz osatutako dokumentu bat da.

Urtarrilaren 15ean aurkeztu zen Donostiako San Telmo Museoan, El apagón antzezlanarekin batera –Xucrut Teatre konpainia katalanaren obra hori pobrezia energetikoari buruzkoa da–. Emanaldia eta gero, neurriak aurkeztu genituen. Lan kolektibo baten emaitza izan dira, non honako eragile hauek parte hartu duten: Goienerek, Ekologistak Martxanen Tradener ekimenak eta Acción Ecológica Ekuadorretik. Gainera, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketa eman dute.

Prozesuan parte hartu zuten talde guztien ekarpena jaso du proposamenak eta 11 neurri bildu ditu, administrazio publikoek gauzatu ahal dituztenak eredu energetikoa eraldatzeko. Neurri horiek beharrezkoak dira inor argirik eta berorik gabe geratu ez dadin eta pobrezia energetikoari aurka egiteko, bai eta kontsumo energetikoaren ingurumen-inpaktua murrizteko ere. Kontsultatu hemen dokumentu osoa.

11 neurri administrazio publikoek energia-ereduaren aldaketa susta dezaten

Proposamena politikoki eta teknikoki aurkeztu da Donostiako Udalan, zeinak jarrera positiboa eta irekia azaldu duen. Prozesua ez da amaitu eta inplikatutako eragile sozialok ekintzak garatzen jarraituko dugu administrazio publikoek neurri horiek ezagutu eta bultzatu ditzaten. Prozesu irekia da, non erakunde sozial gehiagok parte hartzea bilatuko den, proposamena aberasteko eta pertsonak eta ingurumena lehenesten dituen eredu energetikoa eraikitzen jarraitzeko xedez.

Horrela, halaber, kontsumo kontzientea, arduratsua eta eraldatzailea energiaren alorrean aplikatuko da, non, Paca Blanco aktibistak Emakumeak Fabrikatzen 2.0 dokumentalean dionez, «badira lapurrak elektrizitatean; eta ez bakarrik entxufean jartzen ditugunak».