Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna 2021 Bilbon

29/Apirila/2021 | Albisteak

Bizkaiko bidezko merkataritza-saretik honako topaketara gonbidatu nahi zaitugu: «Berreraiki dezagun justiziaz: ekonomia sozialaren eta solidarioaren esperientziak ikuspegi feminista globaletik». Maiatzaren 6an ospatuko da, arratsaldeko 18:30etan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren markoan.

Mundu osoan bizitzen ari garen osasun-larrialdiko egoera honetan ikusi dugunez, sistema kapitalista ez da jasangarria eta bizitza gailentzen duten beste balio batzuetatik abiatuta berreraiki behar da sistema.

Topaketa honetan esperientziak partekatuko ditugu ekoizpen-, merkaturatze- eta kontsumo-eredu alternatiboei buruz, horiek bide eman behar baitute justizia eta duintasuna bermatzen duten ereduak eraikitzeko.

Bidezko merkataritza eta ekonomia sozial, solidario eta feminista izango dira topaketa horretako protagonistak, eta honako hauek parte hartuko dute: El Salvadorreko Concertación de Mujeres de Suchitoto elkarteak, REAS Euskadik eta Bizkaiko Bidezko Merkataritzako Sareak.

Zoom plataformaren bidez batu zaitezke.