10 urte lanean, Basaurin kontsumo arduratsua bultzatzen

04/Azaroa/2019 | Albisteak

Bada, 10 urte eta gero, ikusi dugu gero eta larriagoa dela gehiegizko kontsumo arduragabearen arazoa, eta gogotsuago jarraituko dugu lanean, norbanakoekin eta planeta osoarekin arduratsua, hurbilekoa eta bidezkoa izango den kontsumoa ahalbidetzen duten sareak gero eta ezagunagoak izan daitezen, eta sareok basauriarrentzat gero eta irisgarriagoak izan daitezen.

Dena dela, ospatzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu: egindako bidea, bide horretan lortutakoa, gure filosofiarekin bat egiten duten kolektibo eta proiektuekin eraikitako sarea… Hori dela eta, Sagarrak-Ekologistak Martxan, SETEM eta ZarenSare, jai bat egingo dugu azaroaren 10ean, 11:00etatik 20:00etara, Solobarria plazan. Basauriko eta inguruko herrietako guztiak gonbidatuta zaudete. Zatoz festara!

Programa: ANTZERKIA, JOLASAK, MUSIKA

11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara:

Antzezlan laburrak: “El descubrimiento” eta “La subasta de Mari”, CIA.Teatro sobre ruedas-en eskutik.

Pirata jaia denontzat: korapiloak, tragabolak, gomak eta sokasaltoak, zapia, hankapaluak, pedalakak, memory erraldoia, perkusioa bidoietan, eta txikienentzako espazio bat, betetzeko, husteko eta eraikitzeko.

14:00etatik 15:00etara Bekosolo Musika Banda.
18:00etatik 19:00etara. Zirku eta keinu bidezko umore ikuskizuna.”Sin remite”. Jean Philippe Kikolas CIArena.

20:00etara: jaiaren amaiera.

Egun osoan zehar. izango da Ekotaloa eta artisau-edariez gozatzeko aukera.

Zuen zain gaude!!!