Lan eskaintza Donostian: Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza Teknikari

25/Urtarrila/2022 | Albisteak

Setem Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak otsailaren 11a arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza teknikari bat bilatzen dugu gure Donostiako egoitzarako.

Ondoren, baldintzak, eskakizunak eta funtzioak.

Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza Teknikaria Donostian

Baldintzak

KONTRATUAREN IRAUPENA
Langileak berehala hasi beharko du lanean. Obra-kontratuak 2022ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

LANALDIA:
Lanaldi osoa, astean 35 ordu.

SOLDATA
1.823,49 € gordin hilean (14 ordainsari urtean).

LANTOKIA
SETEMek Donostian duen bulegoa.

Eskakizunak

-Unibertsitateko lizentzia edo gradua, zientzia sozial eta juridikoen adarrekoak hobetsita.
-Garapenerako lankidetzaren arloko berariazko prestakuntza osagarria.
-Genero-arloko berariazko prestakuntza (froga daitekeena). Harreman ekitatiboekiko sentsibilitatea, konpromisoa eta jarrera pertsonala.
-GGKE batean esperientzia izatea (frogatu daitekeena) eraldaketa sozialerako hezkuntzako proiektuak identifikatzen, formulatzen eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiten: urtebeteko esperientzia, gutxienez.
-Esperientzia izatea EAEko administrazioen diru-laguntza publikoak kudeatzen.
-Ofimatika.
-Marko logikoaren ikuspegia ongi ezagutzea.
-EGA mailako euskara.
-Ordutegi-malgutasuna.

BALIOZTATUKO DIRENAK
-Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloko ezagutzak eta inplikazio pertsonala.
-Linux inguruneko ofimatika.
-Euskadiko, eta, bereziki, Gipuzkoako ehun soziala ezagutzea.
-GGKE batean esperientzia izatea (frogatu daitekeena) nazioarteko lankidetzako proiektuak identifikatzen, formulatzen eta horien jarraipena eta ebaluazioa egiten: urtebeteko esperientzia lekuan bertan.
-Esperientzia izatea boluntarioen koordinazioan, talde-lanerako prestasuna, sare-lanerako prestasuna.
-Autonomia, ebazteko gaitasuna, sormena eta ekimena.
-Gidabaimena eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea.

Eginkizunak

-Lantalde teknikoko gainerakoekin nahiz boluntarioekin koordinaturik, SETEMen Gipuzkoako eraldaketa sozialerako hezkuntzako jarduerak diseinatu, antolatu eta gauzatzea.
-SETEMek Zarensare sarean dituen antolakunde aliatuekiko harremana sendotzea.
-SETEM ordezkatzea Gipuzkoan parte hartzen duen sareetan.
-SETEMeko lantalde teknikoko gainerakoekin koordinatzea.
-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomiko, tekniko eta administratiboa egitea.

Interesa dutenek aurkezpen-gutun bat eta curriculuma bidali beharko dute helbide honetara: direccion.euskadi@setem.org. Dokumentuak aurkezteko epea otsailaren 11n amaituko da.