SETEMen ere egingo dugu Klika! Badator 21. Korrika

04/Apirila/2019 | Albisteak

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea. Eta edizio honetan SETEMen aukera euskararen alde egitea izango da beste behin ere! Korrika honetan mundu guztia parte hartzera animatu nahi dugu, eta horrez gain, hauspoa eman nahi izan diogu Korrikari kilometro bat hartuz.

Arabako SEADen Lagunen Elkartea eta Euskadirako Saharar Ordezkaritzarekin partekatuko dugu lekukoa kilometro horretan Gasteizen. Apirileko 14an batuko gara Korrikara, goizeko 09:13etan, eta Ibaiondo auzoan izango da, Baiona eta Girona kaleen artean.

Etorriko zara?