«Batzuetan errealitateak fikzioa gailentzen du»

17/Otsaila/2021 | Albisteak

SETEM Hego Haizean kontsumo kapitalistaren indarkeria matxistei aurka egitearen alde jotzen dugu, eta indarkeriarik gabeko kontsumorako alternatibak sortzearen alde ere bai.

Azken urteetan, indarkeria matxistei buruzko ikerketak egin ditugu kontsumoaren sei arlo ezberdinetan: estetika, elikadura eta etxea, mugikortasuna, fikziozko serieak, mugikorren erabilera eta energiaren kontsumoa. Emaitzak sormenez eta argitasunez aurkeztu ditugu Fabricando Mujeres dokumentalaren bitartez; hemen ikus dezakezu. Maitek, dokumentalaren protagonistak, azaltzen digu nola Fabrikatzen Gaituzten (#NosFabrican).

Zer esan nahi dugu fikziozko serieen kontsumoan indarkeria matxistak aipatzen ditugunean?
Fikziozko serieen kontsumoaren bitartez nola fabrikatzen gaituzten azalduko dugu gaur. Itziar Ituñok, Lucía Mbomiok eta Anna R. Costak Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalean azaltzen dutenez, kontakizun bakarraz ari gara, alegia, genero-desberdintasunak sendotzen dituenaz eta arautik at dagoen edonor ikusezin bihurtzen duenaz. Horrez gain, gizarte-borroken sistemaz jabetzeaz ari gara («pinkwashing» edo «purplewashing»), merkatuko nitxo berriak sortzeko («emakumeentzako» edo «LGTBI» kolektiboarentzako genero berriak).

Eta zer esan pertsona migratzaileen edo jatorri ezberdinetako pertsonen ordezkaritzaz edo sexu- zein genero-aniztasunaz. Fikziozko merkatuan horien karikatura egiten da. Ezin dugu ahaztu fikzioak errealitatea eraikitzen duela, eta geure burua ordezkatuta ez ikusteak, geure burua toki batean kokatuta ez ikusteak frustrazioa sortzen duela gehienetan eta ondorio negatiboak dituela gure osasun emozionalean.

Hala, Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerkuntzan zenbait datu aurkitu genuen, hala nola:

  • Genero zinematografiko berrien eskaintza, adibidez, «emakumeentzako zinema» edo «LGTBI zinema», sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren beste modu bat da gizarte-borrokez jabetzeko, merkatuko nitxo berriak sortze aldera, pinkwashing edo purplewashing direlakoak egiteko.
  • Beste jatorri geografikoetako pertsonen karikaturak egiten dira nitxo horietan, eta emakume migratzaileei, gainera, estigma bikoitzarekin ordezkatzen zaie. Sexu- eta genero-aniztasunaren karikatura egiten da ere bai, eta gizarteak onartzen duenaren eta onartzen ez duenaren arteko ordezkaritzaren bidez planteatu ohi da.
  • Inkesta egin zaien pertsonen % 70,3k antzematen dutenez, serieek oso gutxitan edo inoiz ez dute emakumeen eta gizonen arteko errealitate berdina erakusten.
  • % 7k baieztatzen dutenez, fikziozko serieren bateko pertsonaia batekin bat dator. Pertsonaia batekin bat datozela esan dutenen artean, % 70ek gizonak aipatzen dituzte, eta balorazio onena jasotzen dute honako bereizgarri hauek dituztenek: indartsuak, ahaldunduak eta autonomoak. Gizonezko arrakastatsuen elementuak dira horiek.

Izan ere, orain inoiz baino gehiago, bat egin eta salaketa behar ditugu aldaketak lortze aldera.

Aldaketa horren parte izan nahi baduzu, fikziozko serieen bitartez saltzen dizkiguten emakumeen prototipoak salatzera animatzen zaitugu. Egin ezazu #NosFabrican traol-hitzarekin txiokatuz eta zure salaketak agertuko dira fabricandomujeres.org webean. Eta bideorik, artikulurik edo bestelako materialik ezagutzen baduzu, ereduzko emakumearen prototipoa hausten laguntzen dutenik, gehitu zure estekak Alternatiben Laborategian, denon artean hedatzera eman dezagun.