SETEM Hego Haizea erakundeko eraldaketa sozialerako hezkuntza teknikari eta «Indarkeria kontsumitzen dugu?» ikerketaren koordinatzaile Magda Lopez Gorritxori Hala Bedi irratiko Suelta la Olla magazinean egindako elkarrizketa.
Elkarrizketa honetan, ohiko ekoizpen eta kontsumo ereduaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko Indarkeria kontsumitzen dugu? ikerketaren hirugarren fasea aurkeztu du Magdak. Halaber, ikerketa-prozesua nolakoa izan den azaldu du, bai eta ondorio nagusiak laburbildu ere.
Oraingoan, indarkeria matxistek EAEko aisialdi-kontsumoan duten eragina izan da irailean argitaratutako ikerketaren aztergaia.
Gainera, esklusiban, Balio Faktoria programaren barruan azarorako eta abendurako antolatutako jarduera-zikloari buruzko lehen xehetasunak. Dagoeneko www.factoriadevalores.eus webgunean kontsulta ditzakezue.