Martxoak 8an eta egunero DENA ALDATZERA animatzen zaitugu!

04/Martxoa/2021 | Albisteak

Martxoaren 8a iritsi da eta SETEM Hego Haizeak jarduera bizia izango du Emakumeen Nazioarteko Egunari begira. Deitutako mobilizazioetan parte hartuko dugu, Emakumeen Mundu Martxaren V. ekintzarekin bat egingo dugu, kontsumismoari planto baten aldeko dekalogoa egingo dugu eta hainbat udalerritan jarduerak antolatuko ditugu.

Aurten ere martxoa sinergiaz, aliantzaz eta sororitatez beteta dator. Emakumeen eskubideen alde borrokatzeko asmoz, borroka feminista aldarrikatzen dugu martxoan eta beti.

Azken urte honetan, ziurgabetasunez eta osasun-krisiaz gain egon dena, erakutsi digu lankidetzan aritzea beharrezko dala, hala nola zaintzak erdiguneratzea. Halaber, gure sistema birpentsatzea eta bizitza erdigunean jarriko duten alternatibak sortzea.

Horregatik, aurten ere mugimendu feministak antolatzen duen martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko egingo dituen mobilizazioetan parte hartuko dugu, “Dena aldatu, sistema arrakalatu” lelopean:

  • Vitoria-Gasteiz: 19:00 San Anton plaza.
  • Donostia: 18:30 Antiguako tunelean.
  • Bilbo: 19:00 Jesusen Bihotzean.

Horrez gain, SETEMetik bat egin dugu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzarekin. Ekintzaren leloa “Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!” izanik, martxoaren 6an amaituko da Hendaian, mugen eta nazioz gaindiko mugen aurkako mobilizazioarekin.

V. ekintza honetan, EMMk mugen, nazioz haraindiko mugen eta migrazioen irakurketa kritikoa proposatzen du. Manifestazioan zehar hainbat ekitaldi izango dira, baita Euskal Herriko hainbat txokotan jaso izan dire zapiak ere hainbat zubietan jarriko dira, SETEMetik ehuntzen ari garena kasu.

SETEMEn ere, lanean ari gara Martxoak 8rako gure aletxoa jartzeko. Benetako berdintsu den gizarte bat sortzeko asmoz hobekien ezagutzen dugun esparrutik: kontsumotik. Martxoaren 8a kontsumo konbentzionalean dauden indarkeria matxistak salatzeko eta beste eredu sozial eta produktibo bat aldarrikatzeko eguna ere bada gure ustetan.

Horregatik, honako dekalogo hau aurkezten dizuegu: “10 arrazoi kontsumismoaren aurrean 8 m hori planteatzeko, eta 10 ideia hori gauzatzeko”. Dekalogo horren bidez, kontsumo kritiko arduratsu eta eraldatzaile feminista baten aldeko argudio desberdinak aurkezten dizkizuegu, eta M8an nola aurrera eramateko argibide txiki batzuk zuekin partekatu ere.

Aurten, M8k ez du kontsumo-grebarik aldarrikatzen, baina hori egiteko arrazoiek bere horretan diraute, eta, beraz, SETEMetik proposatzen dugu M8an Kontsumismoari planto egitea eta indarkeria matxistarik gabeko kontsumo-alternatibak eraikitzea.

Martxoaren 8an inguruan ere hainbat jarduera antolatu ditugu, hainbat herritan. Parte hartzera animatzen zaituztegu:

  • Oñati: martxoak 3, 18: 00etan. Irantzu Varelaren bakarrizketa “ez dago matriarkaturik ezta supermerkatuan ere”. Izen emateak: berdintasuna@onati.eus/943 78 04 11.
  • Ermua: martxoak 4, 17: 30ean. Fabricando Mujeres 2.0 zine foruma. Lobiano Jauregia.
  • Zuia: martxoak 25, 18:30etan. Fabricando Mujeres zine foruma. Udaletxean, Murgian.