Ibilbide antzeztua Aguraingo saltokietan barrena

26/Apirila/2023 | Albisteak, Bidezko Merkataritza

Datorren maiatzaren 6an, larunbata, Agurainen abiatuko dugun ibilbide antzeztu batera etortzera gonbidatu nahi zaitugu. Oso gertutik ezagutuko ditugu tokiko saltoki batzuk. Ibilbidea goizeko 12:00etatik 13:00era arte egingo da, eta Bidezko Merkataritzaren alde, produktuen bizitza baliagarria luzatzearen alde, hondakinak murriztearen eta plastikoak erabiltzearen alde, agroekologiaren alde egiten duten establezimenduetatik ibiliko gara.

Pánico Escénico antzerki konpainiarekin batera izango da, «Pepa eta Pepi» pertsonaiekin hain zuzen ere. Barre algaren artean gure ohiko kontsumoaz hausnartuko gara, eta hurbiletik eta aurrez aurre Agurainen eskura ditugun kontsumo arduratsuko proposamen batzuk ezagutuko ditugu. Gainera, aukera ona da saltokiekin harreman zuzena izateko.

Bisita antzeztua, 14 urtetik gorakoentzat zuzenduta dagoena, doakoa izango da. Ez da beharrezkoa izena ematea. 12:00etan hasiko da eta Berde Graneletik aterako da (Kale Nagusia, 34).

Ekintza SETEMek eta Lautadako Komertzioaren Bulego Teknikoak antolatuta dago, Arabako Foru Aldundiaren finantzaketarekin.

Parte hartzera animatuko zara?

Ibilbide antzeztua Aguraingo saltokietan