Egun gutxi falta dira ZarenSare-EnRedando nazioarteko sarea osatzen dugun erakundeok urteroko topaketa berriro egiteko. Oraingoan, osasun-egoera dela eta, hitzordua online egingo da osorik, azaroaren 3an, 4an eta 5ean, eta hiru ordu iraungo du: 16:00etatik 19:00etara, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan.
Euskal erakundeak, kolonbiarrak, ekuadortarrak, guatemalarrak, salvadortarrak, mexikarrak berriro sarea josten jarraituko dugu, eta bultzada berri bat emango diogu sare horri, egungo eredu sozio-ekonomikoaren aurrean bizitzea merezi duen bizitza lortzen laguntzeko.
Horretarako, orain arte egindako ekintzak ebaluatuko ditugu, besteak beste, Ekonomia eta zaintzaren etika, Indarkeria matxistak kontsumoan edo Krisia gainditzeko estrategiak eta erronkak landuko ditugu. Horrekin guztiarekin, datorren urterako ekintza-plana asmatuko dugu.
Korapilatzen jarraitzen dugu!