LGBTIQ+ neskatoen eta haurren aurkako indarkeriei aurre egitea Medellinen

07/Iraila/2023 | Albisteak, Nazioarteko Lankidetza

Irailaren 10etik 15era bitartean, Maribel Giraldo Lizcano izango dugu Euskadin. Medellineko (Kolonbia) Corporación Educativa COMBOS korporazioko kidea da. SETEMek lankidetza-proiektuak garatzen ditu erakunde horrekin, haurren eta LGTBIQ+ haurren eskubideei eta hainbat urraketa saihesteari buruz, adibidez, haurren esplotazioa, sexu-indarkeriak eta haurrak eta nerabeak erabiltzea talde armatuek.

Bisita horren testuingurua da Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektu bat: «Transis, Palabreja y Agatónica: Transitando hacia la inclusión y el cuidado de mundos diversos». Corporación Educativa COMBOS erakundea proiektu hori garatzen ari da, nagusiki, Medellineko bi komunatan. Bertan, neskato asko daude arriskuko egoeran eta LGTBI pertsona ugari ere bai. Zehazki, Villa Hermosa 8. komuna eta La Candelaria 10. komuna izenekoetan.

Proiektu horren asmoa hiru arazo jakinen inguruan aritzea da: neskatoen aurkako indarkeriak, LGBTIQ+ haurren aurkako indarkeria eta ingurumena zaintzea. Horretarako, eskubideen inguruan prestatzeko, hezteko eta ikertzeko ekintzak bultzatzen dira. Artea darabilte baliabide gisa eta ikaskuntza kolektiborako aitzakia gisa, adibidez, idazketa-prozesuen bidez.

Proiektuaren bidez, halaber, laguntza psikosoziala eta lege-asistentzia eman zaie sexu- eta genero-aniztasuna duten neskato eta haurrei eta familiei. Gainera, politikarien eragina eta mobilizazioa bultzatu dira, hainbat instituziotan LGBTIQ+ neskatoen eta haurren eskubideak aldarrikatzeko.

jóvenes cuidan un huerto

Ingurumena zaintzearen eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzeak bere tokia du ere bai, eta ingurumena zaintzeko jarduera komunitarioak egingo dira.

Bestalde, lankidetza-proiektu hau dela medio, jarduerak egingo dira Gipuzkoan ere bai: sexu- eta genero-aniztasunetatik abiatutako hezkuntza-prozesu bat Oñatiko Elkar Hezi Ikastetxearekin batera eta truke-aukerak hezkuntza formalaren esparruan, hezkuntza prozesu feministei eta sexu- eta genero-aniztasunei buruz.

Lantegia: Hezkuntza prozesuak sexu-aniztasuna lantzeko.

Truke horietako bat irekia izango da, eta SETEM Hego Haizeak parte hartuko du, ilusio handiz. Bizipen-lantegia izango da, hezkuntza-prozesu feministen eta sexu- eta genero-aniztasunen ingurukoa. Hari esker, partaideek sinergiak eta ikaskuntza erkideak partekatu ahalko dituzte errealitate eta esperientzia ezberdinetatik.

Lantegia irailaren 12an izango da, 17:30ean, Donostiako Teila Fabrikan. Dohainik parte har daiteke, baina izena emateko galdetegi hau bete behar da.

Maribel Giraldo Lizcano izango da gure gonbidatu berezia. Corporación Educativa COMBOS erakundeko zuzendaritza-laguntzailea da, psikologoa, hezkuntzako eta giza garapeneko magistratua eta zaintzetako eta genero-politiketako espezialista ez ezik.