Energia: lapurrak entxufeetatik haratago

21/Urtarrila/2021 | Albisteak

Indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko loturak aspaldi ikertzen eta salatzen ari da SETEM. Ibilbide horretan Maiterekin topo egin genuen, eta Fabrikari aurre egiteko lagun egin ginen. Fabrika egunero saiatzen da behar kapitalistak, arrazistak eta heteropatriarkalak geure egin ditzagun. Kontuz ibili gara, Fabrikak egunero lan egiten baitu indarkeria horiek natural bihurtzeko, barneratzeko eta normaltzat jotzeko.

Emakumeen Fabrika desegin beharra dago, eta asmo horrekin ikertu genuen Fabrika nola aritzen den kontsumo-esparru ezberdinetan. Emaitza ikus daiteke Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalean. Esparru horietako bat da etxeetako kontsumo energetikoa.

Hala, zenbait datu aurkitu genituen:

  • Pobrezia energetikoak gizarte-bazterketa eta -isolamendua eragiten die arazo horren kaltea jasaten duten kolektiboei eta pertsonei. Eta, bereziki, emakumeak dira kaltetuenak.
  • Ikuspegi indibidualetik heltzen zaio pobrezia energetikoari. Eta hura sortzen duten egituren multzoa ezkutatzen da, eta jasaten duten pertsonei botatzen zaie errua. Emakumeen kasuan, genero-aginduek dakarte erruaren nazioartekotzea, eta, gainera, emakumeen gizarte-kalteberatasuna handitzen dute eta etxeko esparrura baztertzen dituzte.
  • Horrek guztiak eragina du osasun fisikoan eta emozionalean, adibidez, lotsaren sentimendutik eratorritako gizarte-isolamendua.

Paca Blanco aktibistak Fabricando Mujeres 2.0 dokumentalean dioenez, «badira lapurrak elektrizitatean; eta ez bakarrik entxufean jartzen ditugunak». Izan ere, Fabrikaren erroetako bat osatzen dute oligopolio elektrikoek, zer energia ekoitzi eta kontsumitu erabakitzen dutenak, bai eta zer preziotan eta zeren (naturaren) eta noren kontura ere.

Lolita Chávez defendatzaileak azaltzen duenez, Fabrikak ekoizten duen energia hori «ustiatuz sortutako energia da eta zenbait korporazio legez kanpo aberasten dira horrekin», eta horrek «zuzeneko eragina du gure gorputzetan».

Fabrikaren erro horien aurrean, tentsio-ebaketak sortu behar dira, energia ekoizteko eta kontsumitzeko modu berriak ekartzeko. «Horregatik, gure lurrak eta gure gorputzak sortzen duten lurraldeak defendatzea erabaki dugu». Gorputz lurralde hori baita lehen defentsa-lurraldea».

Gares Energiak erakusten digunez, boterearen aginte-egiturak aldatzeko ahalmena gure gizarte-mugimenduetan dago. Esperientzia handiko kolektibo antolatu bat da, eta trantsizio energetikorako eta subiranotasun energetikorako eskabidea luzatu dio Gareseko Udalari, Nafarroan, energia propioa sortuz eta eraginez.

Sugar bat baino ez da behar Fabrika sutan has dadin.

Sugar horren parte izan nahi baduzu, eta Fabrikaren erro horietako bat salatu nahi baduzu, txiokatu #NosFabrican traol-hitzarekin. Eta aldaketaren parte izan nahi baduzu eta subiranotasun edo eraldaketa energetikorako alternatibaren bat hedatzera eman nahi baduzu, sartu www.fabricandomujeres.org webean eta bidali Maiteren Lantegira.

Denok behar zaituztegu tentsio-kolpe bat eman eta Fabrika desegiteko!